Eroski edo Fagorreko ekarpen preferenteen erosketa baliogabetzea posible da
Zure kasuari buruzko doako txosten bat egingo dugu inongo konpromisorik gabe
Kostuetan gardenak gara. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu kobratuko
Banku ezberdinek Fagor eta Eroskiko finantza ekarpen subordinatuak komertzializatu zituzten euren bezero minoristen artean. Helburua bi empresa hauen kapital soziala sendotzea zen inbertsiogile txikiak erakarriz.
Produktu honen ezaugarri gehienak lehentasunezko partizipazioen antzekoak dira. Biziarteko baloreak izateaz gain, ez dute kapitalean partizipaziorik ematen eta ezta botoa emateko eskubiderik ere. Baina, batez ere, izugarrizko galerak dakarzkiten produktu konplexuak eta arrisku handikoak direla dute komunean azken hauekin.
Preferenteekin gertatu zen moduan, produktu hauek komertzializatu zituzten erakundeek ez zituzten euren bezeroak egindako erosketen arriskuari buruz behar bezala informatu. Inbertitutako diru guztia edo zati bat galtzeko zuten arriskuaz ez zituzten sekula ohartarazi.
Produktu hauek formalizatu zituzten milaka bezeroen artean bazaude, Legalkin kontratu hauek baliogabetu eta haietan inbertitutako dirua berreskuratzen lagunduko zaitugu.
Zure erreklamazioa irabazten dugunean gure ordainsariak kobratuko ditugu. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko. Erreklamazioaren hasieran diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.
* Kopuru hauen barne EZ daude:
Zuzenbide zibilean, bankuen zuzenbidean eta kontsumitzaileen zuzenbidean abokatu aditua da. Arrisku handiko finantza produktuen iruzurrezko komertzializazioen erreklamazioak hala eta berme hipotekarioa duten mailegu kontratuetan sartutako abusuzko klausulen inpugnazioak bere praktika eremuetatik gehien eramaten dituen gaien artean aurkitzen dira.
Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna, Birminghameko Unibertsitatean urtebetez egin zuen lan eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Giza Eskubideetan eta Justizia Trantsizionalean Master of Laws titulua eskuratu zuen Ulsterreko Unibertsitatean, Ipar Irlandan.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.