Bat egin

Abokatua zara eta profesional 
moduan gurekin bat egin nahi duzu?

Gure bezeroei balore handiagoa eskaini ahal izateko modua aurkitu dugu Legalkin eta gure lan filosofiaren aldeko apustu argia eginez lege-sektorean erreferentziako firma izaten jarraitu nahi dugu. 

Negozio eredu berritzaile bati esker aparteko zerbitzua eskaintzen dugu. Bulego tradizional baten ospe eta kalitatezko estandarrak hobetzen ditugu, gure sektorea goitik behera aldatuz. 

Kultura korporatibo berritzaile baten aldeko apustua egiten dugu Legalkin. Pertsona konprometitu, ekintzaile eta sortzaileak gara eta talentu berriak ezagutu nahi ditugu gure proiektua haundiagoa egiteko. 

Eduki eta forma ezberdineko bulego batean parte hartu nahi duten profesional berriekin kontatu nahi dugu. Aurrekari akademiko bikainak dituzten abokatuak bilatzen ari gara. Ez zara abokatuen bulego batean lan egitera soilik etorriko, abokatuen bulego berritzaile bat garatzera etorriko zara.

Zure profila eta gure firma bat datozela uste baduzu edo gehiago jakin nahi baduzu bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara berehala. Zure curriculuma eta aurkezpen gutun bat jasotzea gustatuko litzaiguke. 

 

Zer dugu eskaintzeko

Zure lanaren gaineko kontrola

Legalkin lanarekiko kontrol handiagoa eta zure kasuak administratzeko askatasun handiagoa izango duzu. Giro profesional zintzo eta malguaren alde egiten dugu. Honi esker abokatu hobeagoak, emankorragoak eta eraginkorragoak gara, eta gure bizitza profesional zein pertsonalekin betetasun maila handiagoa lortzen dugu.

 
Ordainsari-sistema justuagoa

Bulego tradizional batek ez bezala, Legalkin errendimendu indibidualarekiko errespetagarria eta arduratsua den ordainsari-sistema dugu. Lanaren barne eta kanpoko balorea eta partaide bakoitzaren ekarpena modu justuagoan islatzen dituen ordainsari-pakete honek bereizgarriak ez ezik, lehiakorragoak ere egiten gaitu.

 
Zure zerbitzura dagoen ingurune teknologiko bat

Legalkin lege-sektoreko teknologia aplikazioan abangoardian gaude. Beste bulegotan aurkitu ezin daitekeen plataforma bat sortu dugu, gure lankidetza eta adiskidetasunezko kultura sostengatzen dituen baldintzak bermatzen dituena. Baliabide digital ugari erabiltzen ditugu, gure firmaren eraginkortasuna, antolakuntza eta barne kudeaketa hobetzeko.

 
Goi mailako prestakuntza duen kolaboratzaileen talde bat

Gure bulegoa trebakuntza handiko profesionalek eta espezializazio eremu desberdinetan frogatutako esperientzia dugun abokatuok osatzen dugu. Gure zerbitzuak zuzentasun profesional osoarekin eta gai bakoitzaren gaineko ezagutza tekniko-juridiko handienarekin eskaintzen ditugu. Bezeroei balore gehigarria ematea lortzen dugu bezeroen beharrak ondo ezagutzen ditugulako.

 
Ingurumen hobe baten alde egingo duzu

Gure negozio ereduaren digitalizazioari esker ingurumenean eragin txikiagoa kausatzen dugu. Bezeroekin harreman deslokalizatua mantentzeko era berriek eta datuen prozesaketa eta kudeaketarako sistema birtual berriek energia berriztaezinekiko mendekotasun handiegia ez edukitzeko eta gure basoen kontserbazioarekiko arduratsuagoak izateko aukera ematen digute.

 
Aparteko lan giroa

Lan giro atsegina sustatzeko eta firman parte hartzen dugun pertsona guztien arteko kohesioa mantentzeko etengabeko ardura dugu. Kultura korporatiboari garrantzia handia ematen diogu, eta badakigu hemen dagoen giza-giro ona dela abokatu askok, euren kabuz hasi beharrean, gurekin elkartzearen arrazoia.

Contacto

Formulario de contacto

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN