Enpresa eraikitzailearen eta eraikuntzaren gainerako agenteen obligazioak ezagut itzazu.
Eraikuntzaren akatsak erreklamatzeko eman beharreko urratsak zein diren esango dizugu.
Beharrezkoa bada, bide judizialera joko dugu.
Enpresa eraikitzaile askok, ezarritako gutxiengo legalei iskin egin eta eraikuntzen kalitatea murrizten dute maiz.
Erosi berri duzun etxebizitzara sartu eta denbora gutxira, eraikuntzan erabilitako baliabideen gauzatze txarrak eta materialen kalitate baxuak arazo desberdinak sortzen dituztela jabetzen zara: ura sartzea, zaraten transmisioa, behar den bezala funtzionatzen ez duten instalazioak, eta abar.
Zure kasua hau bada, Legalkin akats hauek detektatzen eta etxebizitzaren eraikuntzan ardura duten agenteek euren erantzukizuna bere gain hartu dezaten lagunduko zaitugu.
Behar izanez gero, erreklamazio judizial baten bideragarritasuna eta kostua aztertuko dugu, akats hauek berehala konpon ditzaten.
Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa betebete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.
Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitu eta helburuak finkatzeko. Helburu hauek lortzeko modurik onena zein den azalduko dizugu.
Enpresa eraikitzailearekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, demanda judiziala aurkeztuko dugu.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Erreklamazioaren hasieran 450 euroko diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.
Akatsaren tamaina zein jatorria identifikatzeko eta eraikuntza-akatsak sortu dituzten arrazoien konponketa baloratzeko, beharrezkoa izango da peritu-txosten bat izatea.
Txosten hori tekniko aditu batek egin beharko du (arkitekto teknikoa edo gainekoa) eta txostena egin aurretik horren aurrekontua eskatuko diogu.
Enpresa eraikitzailearekin akordio batera iritsiko bagina, konponketaren balioaren %2ko zenbateko aldakor bat jasoko du Legalkik. Zenbateko honetan, funts-hornidura prezioaren barne dago.
Erreklamazio baten gutxieneko zenbatekoa 800 eurokoa izango da.
Enpresa eraikitzailearen kontra demanda judizial bat aurkeztu beharko bagenu, gure ordainsari profesionalak erreklamatutako konponketen balioaren %10ekoak izango dira, 1.500 euroko gutxiengo zenbatekoarekin .
* Kopuru hauen barne EZ daude:
1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.
Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.
Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.
Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.