Zure etxebizitzaren salerosketaren xehetasunak zaindu itzazu.
Aholkularitza onena bilatzeaz arduratu zaitez.
Ustekabe desatseginak saihestuko dituzu.
Zure etxebizitza erosteko edo saltzeko unea iritsi da. Bizitzan zehar gutxitan egiten den zerbait da. Ordainduko duzun prezioak eta eragiketaren konplexutasunak, komenigarri egiten dute oinarrizko ezagupen batzuk izatea. Modu honetan eskualdatzea kaltetu dezaketen arriskuak txikituko dituzu.
Legalkin eman beharreko urratsak ondo azalduko dizkizugu salerosketa-kontratua baldintza hoberenetan sina dezazun.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Higiezinaren salerosketa-aholkularitzaren prezioa eragiketaren konplexutasunaren eta prezioaren araberakoa da. Gaiak zailtasun berezirik ez duenean zerbitzuaren kostua 350 eurokoa da.
Dena den, aurrekontua pertsonalizatzeko beharrekoa izango da aurretiko ikerketa bat egitea. Horretarako, informazioa eta dokumentazioa beharko dugu: eragiketan inplikatuta dauden alderdien identifikazio osoa, azken erosketaren titulua, finkaren erregistro-egoera, jabekideen erkidegoari dagokion informazioa eta eragiketaren gainerako baldintzak.
1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.
Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.
Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.
Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.