Preferenteak eta Subordinatuak

PREFERENTEEN ETA SUBORDINATUEN KONTRATUA BALIOGABETU EGINDAKO INBERTSIOA BERRESKURATZEKO

 

Preferenteen eta subordinatuen kontratua baliogabetzea posible da.

Zure kasuari buruzko doako txosten bat egingo dugu inongo konpromisorik gabe.

Kostuetan gardenak gara. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu kobratuko.

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu

 

Finantza erakunde askok produktu hauek komertzializatu zituzten abantaila handikoak, errentagarritasun altukoak eta arrisku oso txikikoak zirelakoan. Preferenteak edo subordinatuak erostea gauzarik normalena zen krisi aurreko garaian.

Alabaina, produktu hauek bankuek, bezeroen poltsikoen kaltetan, euren mozkinak handitu ditzaten beste asmakeria bat besterik ez dira. Finantziazio iturri gisa funtzionatzen dute eta, onura handigorako, baliabide propitzat hartzen dira balantzeen kontuan. Horrela, haietan inbertitzen den dirua ez da erakundearen balantzean pasibo moduan azaltzen.

Preferenteak eta subordinatuak komertzializatu zituzten erakundeek ez zieten produktu hauek kontratatzeak zekarren arriskuaren berri eman euren bezeroei. Gordailuen Berme-Funtsak ez ditu aseguratzen eta, hrotaz, inbertitutako diru guztia edo zati bat galtzeko arriskua erabatekoa da.

Bankuak produktu hau eskaini zien milaka bezeroen artean baldin bazaude, jarri gurekin harremanetan. Legalkin preferenteen eta subordinatuen kontratua baliogabetu eta hauetan inbertitutako dirua berreskuratzen adituak gara. 

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, soilik beheko formularioa bete behar duzu erreklamazioa hasteko. 24 ordu baino lehenago zurekin harremanetan jarriko gara. 
  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko eta, bertan, aurretik eskatuko dizugun dokumentazioaren azterketaren emaitzak azalduko dizkizugu. 
  • 3
  • Auzibidetik kanpoko akordioa lortzen saiatuko gara

    Zure bankuarekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, partizipazio preferenteen edo subordinatuen kontratua  baliogabetzeko demanda jarriko dugu.  

  • 4
  • Zure dirua berreskuratuko duzu

  • Zure erreklamazioa irabazten dugunean gure ordainsariak kobratuko ditugu. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko. Erreklamazioaren hasieran diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

[Gehiago irakurri]

 

  • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 435 eurokoa da. Diru hau jaso eta berehala hasiko gara lanean. 
  • Finantza erakundea produktu hauen salmentagatik jasotako zenbatekoak itzultzera zigortzen duen epaia lortuz gero, aipatutako diru-kopuruari berreskuratutakoaren %25 gehituko zaio. Finantza erakundeak kosta judizialak ordaintzera zigortua izango balitz, bezeroak ordaindu beharreko orainsariak kosta hauen zenbatekoan murriztuko dira.
  • Prozedura judiziala hasi baino lehen finantza erakundearekin akordioa lortu eta prozedura judizialik hasi behar ez balitz, Legalkiren ordainsari profesionalak berreskuratutako zenbatekoaren %15ari dagozkionak izango dira, hasierako diru-kopuru finkoari gehituko zaizkionak. 
  • Akordio hau behin prozedura judiziala hasita erdietsiko balitz, aurreko ehunekoari beste %5 gehituko zaizkio. 

* Kopuru hauen barne EZ daude:

  • Dagokion B.E.Z.a.
  • Desplazamendu gastuak.
  • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak.
  • Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutako gastuak.

Nork lagunduko zaitu?

Joseba Salegi

Joseba Salegi

Bankuak

Zuzenbide zibilean, bankuen zuzenbidean eta kontsumitzaileen zuzenbidean abokatu aditua da.  Arrisku handiko finantza produktuen iruzurrezko komertzializazioen erreklamazioak hala eta berme hipotekarioa duten mailegu kontratuetan sartutako abusuzko klausulen inpugnazioak bere praktika eremuetatik gehien eramaten dituen gaien artean aurkitzen dira.  

Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna, Birminghameko Unibertsitatean urtebetez egin zuen lan eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Giza Eskubideetan eta Justizia Trantsizionalean Master of Laws titulua eskuratu zuen Ulsterreko Unibertsitatean, Ipar Irlandan. 

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN