Enpresak - Produkzio-unitateen erosketa

KRISIAN DAGOEN ENPRESA BATEN PRODUKZIO-UNITATEAK PREZIO HOBERENEAN ETA ZORRIK GABE EROSTEKO AUKERETAZ BALIATU

 

Produkzio-unitatea erosteko aukerak aprobetxa itzazu, haren aktiboekin, makinekin, kontzesioekin ...

Zerga-zorrak edo erosketaren aurretik zeuden hornitzaileekin pilatutakoak ezabatuko dituzu. 

Lan-zorrei besterik ez diezu aurre egin beharko eta ordainketa modua negoziatzeko aukera izango duzu. 

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu

 

Lege Konkurtsalak konkurtsatutako enpresak, beren produkzio-unitateak eta aktiboak erosteko erraztasunak eskaintzen ditu. Enpresa hauek aukera paregabea izan ohi dira ekintzaileentzat, izan ere funtzionatzen ari den enpresa bat erostearen abantailarekin hasten baitira. Hasierako inbertsio txiki bati esker, enpresa hauek euren hornitzaile eta jadanik fidela den bezeroen sare batekin jar daitezke berriro martxan. Behar bezala berdimentsionatu eta ondo kudeatzen badira, berehala funtzionatzen hasten diren negozio bihur daitezke.

Aukera hau langileentzat beraientzat edo merkatu-kuota handiagoa lortu nahi duten lehiakideentzat ere egokia izan daiteke. Eragiketa hauekin hornitzaileek eta bezero kritikoek ere etekina atera dezakete, izan ere enpresaren biziraupena bermatuta izango baitute.

Legalkin inbertsiogileen eta hartzekodunen konkurtsoan dauden erakundeen produkzio-unitateak erosteko interesa duten enpresen aholkularitzan adituak gara. Erosketaren prezioa baldintza onuragarrietan lortzen dugu eta enpresaren zorrekin lotutako arriskuak ahal den gehien murrizten ditugu.

  • 1
  • Formularioa bete

    Produkzio-unitate bat edo enpresa bat erostea pentsatzen ari bazara eta zure beharretara hobekien egokitzen den legezko formula ezagutu nahi baduzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu behar.

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Eta, gure aurrekontua bidaltzeaz gain, elkarrekin baloratuko dugu zure helburuei hobekien egokitzen zaien estrategia. 

  • 3
  • Behar izanez gero, Due Diligence prozesu bat egingo dugu

    Soilik beharrezkoa den kasuetan eta helburu argi batekin: erosketa arriskurik gabe eta ezkutatutako pasiborik gabe bermatzea.

  • 4
  • Erosketa prozesuan lagunduko zaitugu

    Negoziazioaz eta kontratuen idazkeraz kezkatu ez zaitezen. Beharrezkoak diren dokumentu guztien sinaduretara lagunduko zaitugu.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Legalkik konkurtso-prozesuan egindako balioespenaren arabera enpresaren edo produkzio-unitatearen balioari dagokion %6a kobratuko du. Aurrekontu hau, gutxienez, 2.000 eurokoa izango da.

Prezio hauen barne ez daude beharrezkoak izan daitezkeen beste profesionalen ordainsariak; adibidez, perituak, ekonomistak, Auzitegiko Prokuradorea, eta abar. 

Nork lagunduko zaitu?

Rafael Dueñas

Rafael Dueñas

Enpresak

Enpresen, batez ere pymeen,  merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.

1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.

Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.

 

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN