Zor sozietarioaren egitura aztertuko dugu enpresak duen arriskua ezagutzeko.
Krisi egoeratik ateratzeko estrategia bat sortuko dugu. Bideragarritasun eta birfinantzaketa plan bat diseinatuko dugu zorrak berregituratuz.
Banku eta erakunde publikoekin, zorrei aurre egiteko irteerarik onena negoziatuko dugu.
Epe motzeko obligazioek zure enpresak merkatuan jarraitu ahal izatea eragozten dute nahiz eta epe luzera bideragarria izan? Enpresaren likidazioa saihestu nahi duzu denbora gehiagorekin kontatu ahal izateko?
Legalkin enpresaren maileguekin, kredituekin eta zor publikoekin lagunduko zaitugu. Banku-pool eta administrazio publikoekin negoziazio prozesu osoan izango gara, zorra berregituratzeko eta epe motzeko zure betebeharretan arnasbide bat lortzeko.
Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara
Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatzeko eta haiek lortzeko dugun modua zehatz-mehatz azaltzeko. Konkurtso-bitartekaritza burutzeko beharko dugun dokumentazio guztia helaraztea eskatuko dizugu.
Zure zorraren osaera aztertu ondoren berregituraketa plana eta enpresaren bideragarritasun plana elkarrekin prestatuko ditugu.
Azken akordioa sinatu arte zurekin izango gara.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure esperientziak ordainsari lehiakorrenak bermatzen ditu.
Hasieran, Legalkik ordainsarien %50eko funts-hornidura kobratuko du, eta gainerakoa demanda epaitegian aurkeztu aurretik ordaindu beharko da.
Prezioa, prozesuaren konplexutasunetik eta bezeroaren interes ekonomikotik haratago, ondoko taulan ezartzen da:
250.000 € ko pasiboa arte | 3.000 €* |
500.000 € ko pasiboa arte | 5.000 €* |
1.000.000 € ko pasiboa arte | 7.500 €* |
2.000.000 € ko pasiboa baino gehiago | 10.000 €* |
Eraikuntza-enpresa sustatzaileen kasu berezia.
Enpresaren aktibo eta pasiboaren bolumena kontuan hartuz, enpresa-sektoreak erraz lortu dezakeena, ordainsari profesionalak 15.000 €* izango dira, goiko taulan azaltzen direnak baino gutxiago ez diren bitartean.
*Prezio hauen barne ez daude ondokoen ordainsariak:
Auzitegiko Prokuradorea, Konkurtsoko Administrazailea, ezta beharrezkoak izan daitezkeen beste profesionalenak; perituak, ekonomistak, eta abar.
Enpresen, batez ere pymeen, merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.
1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.
Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.