Zortasunak

JABETZA ESKUBIDEAREN MUGAK EZAGUTU

 

Zortasuna zer den eta zein ondorio ekar ditzakeen jakin ezazu.

Eraketa edo iraungipenaren gainean aholkularitza eskainiko dizugu.

Zure finkari etekinik handiena aterako diozu.

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu







Legalkin ondo ezagutzen ditugu elkarren ondoko finken jabeen arteko gatazkek. Kasu askotan espezialista baten partehartzea beharrezkoa izaten da gatazka hauek modu erangikor batean konpondu ahal izateko. Beste batzutan, ordea, zortasun-eskubidearen konfigurazioari buruzko aholkularitza erabakigarria izaten da etorkizunean arazoak ez izateko.

Zortasunpeko onibarraren edo onibar nagusiaren eskubidea norainokoa den ondo ezagutzen ez baduzu, edo zortasun-eskubide bati dagokion arazo zehatz bat baduzu, haren erabilera oztopatzen dizuelako edo zure bizilagunak bere erabileran neurria gainditu duela uste duzulako, guk lagun zaitzakegu.

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa besterik ez duzu bete behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitu eta helburuak finkatzeko. Hauek lortzeko modurik eraginkorrena ere azalduko dizugu. 

  • 3
  • Gatazka bat baldin baduzu, beste alderdiarekin adostasun bat hitzartzen saiatuko gara

    Beste alderdiarekin harremanetan jarriko gara zortasuna definitzeko eta norainokoa izango den hitzartzeko. Posible ez balitz, auzibideko erreklamazio baten bideragarritasuna aztertuko dugu.

  • 4
  • Zure jabetzaz gozatuko duzu, dagozkizun eskubide guztiekin

    Behin akordioa sinatuta edo ebazpen judiziala emanda, zure jabetzaz disfrutatu ahalko duzu, zure eskubideen eta betebeharren norainokoa ezagutuz.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure lehen kontsulta doakoa da, eta gure zerbitzua kontratatu nahi baduzu, funts- hornidura gisa diru kopuru bat jasoko dugu zure kasuaren defentsari ekiteko.

[Gehiago irakurri]

  • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 450 eurokoa da. 
  • Zortasuna egon badagoela eta, hala izatekotan, norainokoa den ezagutzeko beharrezkoa den informazioa eta dokumentazioa beharko ditugu.
  • Gatazka baten konponketaren edo zortasun baten ezarpenaren edo iraungipenaren prezioak haien konplexutasunaren eta interes ekonomikoaren araberakoak hala eta gaia konpontzen den formaren araberakoa izango dira.
  • Zortasunaren norainokoa erregulatzeko beste alderdiarekin hartutako akordioaren sinadurak zailtasun berezirik ez duenean, zerbitzuaren prezioa 800 euro ingurukoa da. 
  • Auzibidera jo behar izango bagenu, kasuaren zailtasunaren arabera, gure ordainsariak 1.800 euro ingurukoak dira.

Hala ere, aurretiko ikerketa bat beharrezkoa izango da aurrekontua pertsonalizatzeko. 

* Kopuru hauen barne EZ daude:

  • Dagokion B.E.Z.a.
  • Parte hartu behar dezaketen beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradoreak, perituak…
  • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.

Nork lagunduko zaitu?

Manuel Soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.

Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.

Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.

Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.  

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN