Zor dizkizuten zenbatekoak berreskuratu.
Ordaindugabeko fakturen BEZa berreskuratu.
Ordaindugabeen poltsa eraginkortasunez kudeatu.
Legalkin zorren ordainketa judizialki erreklamatzen adituak gara. Berankorrak bidean jarri dituen defentsa legaleko teknika desberdinak saihestuko ditugu, erreklamazio judiziala azken ondorioetaraino eramanez.
Ordaindugabeen poltsa modu egokian kudeatzen lagunduko zaitugu, modu honetan enpresaren arriskuak txikitzeko.
Kobratu ez duzun zerga baten ordainketari aurre egin behar ez izateko.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure tarifak kasu bakoitzeko proposamen espezifikoetara egokituak izango dira, gutxieneko 500 € + BEZ kostuarekin eta lortutako emaitzaren ehuneko baten gehikuntzarekin.
Beste profesionalen ordainsariak ez daude barne.
Enpresen, batez ere pymeen, merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.
1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.
Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.