Ezgaiketak

EZGAITUAREN ESKUBIDEAK ETA INTERESAK BABESTU

 

Pertsonen gaitasuna zer den eta zein arrazoiengatik muga daitekeen jakin ezazu.

Ezgaitzeko eskaerari eta deklarazioari buruz laguntza eskainiko dizugu.

Pertsona ezgaituaren ondarea babestuko duzula ziurtatu.

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu






Gure autogobernurako beharrezkoak diren erabakiak hartzeko edo gauzak egiteko gaitasunak neurri handiagoan edo txikiagoan mugatuta izan ditzakegu. Arrazoiak jaiotzaz edo denbora pasa ahala has daitezke eta eremu oso desberdinetan ondorioak izan ditzateke: kontratu bat sinatzeko ezintasuna, eguneroko erosketak egiteko gaitasun eza, gure higiene pertsonalari buruzko erabakiak hartu ezina eta abar.

Egoera hauek pairatzen dituzten pertsonen senideak edo ahaide gertuenak lehenengoak izaten ohi dira autogobernatzeko zailtasunak edo ondarea administratzeko arazoak dituzten pertsonen egoera bereziak antzematen. Ezgaitze-judiziala egoera hauen eragile diren gaixotasun edo urritasunak pairatzen dituzten pertsonak babesteko tresna da.

Legalkin honi guztiari buruz informatuko zaitugu: noiz, zergatik eta zertarako den komenigarria ezgaitasun partziala edo osoa hala eta ezgaitze-prozesutik eratorritako ondorioak zein diren ere.

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatuko ditugu eta hauek lortzeko modurik egokiena zehatz-mehatz azalduko dizugu.

  • 3
  • Ezgaitzeko demanda aurkezteko egokitasuna baloratuko dugu

    Behin kasua zehatz-mehatz ezagututa eta pertsonaren egoera fisikoa eta mentala aztertuta, demanda aurkeztuko dugu, komenigarria den mailan ezgaitzea eskatuz.

  • 4
  • Ezgaitze-deklarazioaren ondoren, bere tutorea izango da pertsona honen zaintzaz eta ondareaz arduratuko dena

    Behin pertsonaren ezgaitzea deklaratuta eta ezgaitze honen maila zehaztuta, tutorea izango den pertsonak hartuko du bere zaintzaren eta ondarearen ardura. Inbentarioa egin beharko du, urtero bere gestioen berri eman beharko du eta zenbait kontratuak egiteko baimena eskatu beharko du.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zure kasua gure eskutan uztea erabakitzen duzunean diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

[Gehiago irakurri]

  • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 450 eurokoa da. 
  • Beharrezkoa izango da behar den informazioa eta dokumentazioa izatea, ezgaitzea eskatuko den pertsonaren egoera fisiko eta mentala hala eta bere egoera pertsonala eta familiarra ere ezagutzeko.
  • Ezgaitze-prozesu baten prezioa haren konplexutasunaren eta interes ekonomikoaren arabera eta gaia nola konpontzen den arabera zehaztuko da.
  • Adibide gisa, gaiak zailtasun handirik ez badu, zerbitzuaren kostua 800 euro ingurukoa da.

Edozein kasutan, nahitaezkoa izango da aurretik ikerketa bat egitea, aurrekontua pertsonalizatzeko.

* Kopuru hauen barne EZ daude:

  • Dagokion B.E.Z.a.
  • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak, perituenak…
  • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.

Nork lagunduko zaitu?

Manuel Soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.

Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.

Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.

Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.  

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN