Aholkularitza juridikoaren beharrei erantzuna eman,
Zure enpresaz kanpoko atal juridikoa osatuko dugu.
Zure bonua zure beharren arabera erabiliko duzu.
PYME baten jabea izanik zure gestoriak/aholkularitzak eman ezin dizun enpresako abokatuen talde baten aholkularitza behar duzu. Zerbitzu horren kostua handiegia izango dela beldur zara, ordea.
Abokatuen bulego baten kontratazio ebentualak kostu handiegia du. Aholkularitza iraunkorra izateak, gainera, hilabete askotan zehar zerbitzua behar ez izan arren berdin berdin ordain behar izatea dakar.
Nola lagun zaitzakegu? Gure Ordu-bonuaren bidez. Legalkin hogei urteko esperientzia duten enpresako abokatuen aholkularitza zure eskaeren arabera izango duzu, behar duzun momentuetrako. Eta behar ez duzun aldietan ez duzu ezer ordainduko.
Bonu hau ez da iraungitzen. Hortaz, erabili ez dituzun orduak gorde ditzakezu behar duzunean zure beharren arabera erabiltzeko.
Aholkularitza iraunkoarra izatearen abantailarekin, zure negozioa eta bere beharrak ezagutuko ditugu, eta enpresaz kanpoko atal juridikoa osatuko dugu.
Zure bezeroen edo hornitzaileen eta gure arteko harremana ahal den zuzenena izango da. Horretarako, zure enpresaren organigramaren barruan funtzionatzeko formula desberdinak ditugu.
Zuk nahi bezala funtzionatuko dugu, baina lehenik zer eskain diezazukegun entzun ezazu. Guzti hau benetan egindako lanagatik ordainduta. Lanik egiten ez badugu, ez baitugu kobratuko.
Ordu-bonu honen barne dauden zerbitzuak ondokoak dira:
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Tarifak kasu bakoitzeko proposamen espezifikoei egokituta egongo dira, ordu-bonuak 1200€ko multzotan kontratatzeko aukerarekin.
Abokatuen aholkularitza eta kudeaketa lanetarako tarifak ondokoak dira:
Ordu arruntak, astelehenetik ostiralera, 9:00tatik 17:00etara:
Aparteko orduek %25eko gehikuntza izango dute.
Orduko tarifak netoak dira eta ez dituzte barne hartzen: zergak, bidaia edo ostatu gastuak, prozedura bultzatzeko sortutako gastuak, eskriturak, tasak edo gure jardunerako beharrezkoak diren beste osagarriak.
Enpresen, batez ere pymeen, merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.
1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.
Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.