Jabekideen erkidegoan dituzun arazoak konpontzeko abokatu onenak gara.
Zure etxebizitzan seguru bizi zaitezen behar duzun laguntza jasoko duzu.
Zure lasaitasuna gure lehentasuna da.
Legalkin zure bizilagunekin edo jabekideen erkidegoarekin dituzun gatazka ezberdinak konpontzeko beharrezko gaikuntza eta esperientzia ditugu.
Bizikidetzak, interes partikular kontrajarriek eta jabetza horizontala antolatzen duten arau aldakor eta nahasiek bizilagunen arteko tirabirak sortzen dituzte.
Arrazoi ezberdinek piztu daitzakete arazo hauek, hala nola, irisgarritasun mugatuek, zaratek, baimendu gabeko edo egin beharreko obrek, gastu desberdinetako ekarpen obligazioek, berankortasunak edo akordio desberdinetarako behar diren gehiengoek.
Zure kasua hauetako bat bada zure zalantzak argitu eta aholkularitza egokiena eskainiko dizugu, behin jabeen eta jabekideen erkidegoaren eskubideak eta betebeharrak ondo ezagututa, zure intereserako komenigarriena den erabakia har dezazun. Beharrezkoa balitz, auzibideko erreklamazio baten bideragarritasuna eta kostua aztertuko genituzke.
Zure kasuaren inguruan kontsulta egin nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.
Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitu eta helburuak finkatzeko. Horiek lortzeko modu egokiena elkarrekin adostuko dugu.
Beste alderdiarekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, auzibidera joko dugu.
Beste alderdiak gure erreklamazioa aintzat hartzen duenean, edo epai baitek erreklamazio hori betetezera zigurtzen duenean, adostutakoaren edo epaian ezarritakoaren arabera jokatu beharko du.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure lehen kontsulta doakoa da, eta gure zerbitzua kontratatu nahi baduzu, funts- hornidura gisa diru kopuru bat jasoko dugu zure kasuaren defentsari ekiteko.
* Kopuru hauen barne EZ daude:
1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.
Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.
Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.
Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.