Zerbitzu juridikoak eskaintzen dituen firma osatzen dugu. Gure jarduera legalak burutzeko profesionaltasuna, zintzotasuna eta zuzentasuna ditugu oinarri.
Gaitasun handiko profesionalez osatutako taldea gara eta guri egotzitako kasu bakoitzari konponibea bilatzeko erabateko ezagutza tekniko-juridikoa dugu. Zure arazoa gure egingo dugu eta soluzio egokiena aurkitzeko benetako bidelagunak izango gara.
Zure egoeraren xehetasunak entzun, zure beharrak ezagutu eta, hauei, metodo berritzaile batekin erantzungo diegu. Gure zerbitzua komunikazio errealitate berrietara egokitu dugu; horregatik, gure jardueran presentzia fisikoari tresna digitalak gehitu dizkiogu beti gertu izan gaitzazun.
Ez gara bulego digital bat. Zerbitzurik onena eskeintzeko gure bezeroen presentzia fisikoa sentitu nahi dugu, baina, zerbitzu hau harik eta hobeagoa egiteko baliabide digitalak ere erabiltzen ditugu. Kalitatezko zerbitzua ematen dugu, kostuak eutsiz eta garai berrien eta kontsumoaren ohitura berrien mailako jardunbide juridikoa eskainiz. Horregatik, gainerako sektoreetan gertatzen den bezala, teknologian eta kanal digital berrietan apostu egitea erabaki dugu.
Beharrezkoak ez diren gastuak ez ditugu egiten, gure proiektuak modu ordenatuan kudeatzen ditugu, eta prozesu bakoitza eraginkortasun handiz administratzen dugu. Gastuak murrizten ditugu zuri prezio lehiakorragoak eskaini ahal izateko. Gure negozio-ereduak, gainera, zure beharren araberako tarifa-taulak erabiltzea uzten digu.
Gure firma bezeroarekiko harreman-eredu berrietara eta helburu komunak dituzten pertsonen arteko konfiantza ezartzeko era berrietara egokitzen da. Zerbitzu digitalak emateko ditugun formulei esker deslokalizazioan oinarritutako balore ekarpena bermatu dezakegu, izan ere, gure bulegoan distantzia geografikoa ez da arazoa.
Kasuen eta espedienteen kudeaketan gardentasunaren alde egiten dugu. Erabat segurua den Bezoroen Area propioa dugu. Zure kasuaren jarraipena benetako denboran egin ahal izango duzu eta sortutako dokumentazioa, bileren aktak eta zerbitzua emateari dagokien gainerako jarduerak eskura izan ahalko dituzu.
Gure bezeroei zerbitzu egokiagoa eskeintzen diegu baina, gainera, gure planeta hobeto zaintzen dugu. Bidaia gutxiago egiten dugu eta urrutitik lan egin dezakegu, gasolinan eta paperan gutxiago gastatuz. Datuak kudeatzeko gure sistemek karbono isurtzea neurri handi batean murriztea eta ingurumenarekin arduratsuagoak izatea ahalbidetzen digu.
Gure bulegoa trebakuntza haundiko profesionalek eta espezializazio eremu desberdinetan frogatutako esperientzia dugun abokatuok osatzen dugu. Gure zerbitzuak zuzentasun profesional osoarekin eta gai bakoitzaren gaineko ezagutza tekniko-juridiko haundienarekin eskaintzen ditugu. Bezeroei balore gehigarria ematea lortzen dugu bezeroen beharrak zein diren badakigulako.
Gurekin lan egiteari buruz fede emateko iturri fidagarriena zu zeu zara. Zure helburuak bete ditzazun borrokatzen dugu eta zurekin batera gu ere profesional hobeak izatea bilatzen dugu. Zure iritziari garrantzia haundia ematen diogu eta, horregatik, zure sektorea, zure enpresa, zure beharrak eta zure helburuak zehatz-mehatz ezagutzeaz arduratzen gara. Ez dira hitz hutsak, hemen dioguna frogatzeko konpromisoa hartzen dugu. Horregatik, gure zerbitzuen egokitasuna neurtzeko, inkestak egiten dizkiegu gure bezeroei.
Nire lehentasuna: kontsumitzaileen eskubideak babestea azken urteetan burutu diren finantza-abusuen aurrean
Nire helburua: enpresa esparruko arriskuak saihestea egungo momentuak eskatzen dituen goi mailako ezagutzen bidetik
Zorroztasuna eta profesionaltasuna etxebizitza, familia eta zigor arloko legezko aholkularitzan
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.