Finantza Trukeak - SWAP

DEUSEZTATU FINANTZA TRUKEKO KONTRATUA ETA
BERRESKURATU BANKUAK GAINETIK KOBRATUTAKOA

 

Finantza-trukeko kontratua deuseztatzea posible da. 

Zure kasuari buruzko doako txosten bat egingo dugu inongo konpromisorik gabe. 

Kostuetan gardenak gara. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu kobratuko.

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu

Finantza-trukeko kontratuak, SWAP izenez ezagunagoak, bankuek, bezeroen poltsikoen kaltetan,  euren mozkinak handitzeko erabili dituzten trikimailuanen artean aurkitzen dira.

Produktu zeharo espekulatiboak eta bereziki konplexuak direla eta, finantza-erakundeek informazio zehatza emateko betebeharra zuten. Kontratu hauek formalizatu zituzten bezeroek haien edukia ondo ulertzen zutela bermatu behar zuten, batez ere, lekarkiekeen garrantzizko ondorio ekonomiko negatiboa ezagutu zezaten.

Bankuak argi eta garbi azaldu behar zion bezeroari, produktu honen arrisku mugagabea teorikoa izan ez ezik, erabilitako erreferentziazko indizeen bilakaeraren arabera erreala ere izan zitekeela. Modu berean, kontratua aurretiaz ezerezteko aukerari buruz eta berau bertan behera uzteko kostuari buruz ere informazio zehatza eman behar zion.

Bankuak produktu hau segurua zelakoan eta hilabetero zenbateko finkoa ordaindu beharko zenuela hitzemanda sinarazi bazizun; zenbateko finko horren ordez bankuari beti gehiago ordaindu behar izan badiozu eta, kontratu hau bertan behera uzteko diru-kopuru itzela ordaindu behar bazenuen, Legalkin betirako ezabatzen eta kontratu horrengatik bankuari ordaindutako zenbatekoak berreskuratzen lagundu zaitzakegu.

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, soilik beheko formularioa bete behar duzu erreklamazioa hasteko. 24 ordu baino lehenago zurekin harremanetan jarriko gara. 

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko eta, bertan, aurretik eskatuko dizugun dokumentazioaren azterketaren emaitzak azalduko dizkizugu. 

  • 3
  • Auzibidetik kanpoko akordioa lortzen saiatuko gara

    Zure bankuarekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, finantza trukeko kontratua baliogabetzeko demanda jarriko dugu.  

  • 4
  • Zure dirua berreskuratuko duzu

    Zure erreklamazioa irabazten dugunean zure dirua berreskuratuko duzu eta gure ordainsariak kobratuko ditugu. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko. Erreklamazioaren hasieran diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu 

[Gehiago irakurri]

  • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 435 eurokoa da. Diru hau jaso eta berehala hasiko gara lanean. 
  • Finantza erakundea finantza-trukeko kontratuagatik jasotako zenbatekoak itzultzera zigortzen duen epaia lortuz gero, aipatutako diru-kopuruari berreskuratutakoaren %25 gehituko zaio. 
  • Prozedura judiziala hasi baino lehen finantza erakundearekin akordioa lortu eta prozedura judizialik hasi behar ez balitz, Legalkiren ordainsari profesionalak 400 eurokoak izango dira, aurreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkienak.
  • Akordio hau behin prozedura judiziala hasita erdietsiko balitz, aurreko diru-kopuruari beste 535 euro gehiago gehituko litzaizkioke.

* Kopuru hauen barne EZ daude:

  • Dagokion B.E.Z.a.
  • Desplazamendu gastuak.
  • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak.
  • Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutako gastuak.

Nork lagunduko zaitu?

Joseba Salegi

Joseba Salegi

Bankuak

Zuzenbide zibilean, bankuen zuzenbidean eta kontsumitzaileen zuzenbidean abokatu aditua da.  Arrisku handiko finantza produktuen iruzurrezko komertzializazioen erreklamazioak hala eta berme hipotekarioa duten mailegu kontratuetan sartutako abusuzko klausulen inpugnazioak bere praktika eremuetatik gehien eramaten dituen gaien artean aurkitzen dira.  

Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna, Birminghameko Unibertsitatean urtebetez egin zuen lan eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Giza Eskubideetan eta Justizia Trantsizionalean Master of Laws titulua eskuratu zuen Ulsterreko Unibertsitatean, Ipar Irlandan. 

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN