Banantzeak eta Dibortzioak

DIBORTZIATU EDO BANANDU NAHI DUZU ETA EZ DAKIZU NONDIK HASI?

 

Ezagutu banantze judizialak edo dibortzioak dituzten ondorio pertsonal eta ekonomikoak.

Dibortzioa edo banantzea traumatikoegia izan ez dadin zure eskura dauden aukera desberdinak azalduko dizkizugu.

Zure ezkontza-krisia gaindituko duzu, zure etapa berriari baldintza hoberenetan aurre egiteko.

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu






Ilusio handienarekin ezkondu ondoren elkarbizitzen egon zaren pertsona horrekin harremana etentzea planteatzen ari baldin bazara, zure ondoan izango gaituzu.

Banantze edo dibortzio batek eragiten dituzten ondorio pertsonal eta ekonomikoak ezagutzea garrantzitsua da, eta baita egon daitezkeen aukera desberdinak ere. Egoera osotasunean baloratzeko eta zure interesetarako egokienak diren erabakiak hartzeko posizioan egongo zara modu honetan.

Adostutako banantzea edo dibortzioa biderik onena da etorkizunean modu hoberenean elkar ulertzeko, batez ere seme-alabak daudenean. Baina zure bikotearekin akordioa ezinezkoa denean, askotan auzitegietara joatea besterik ez da geratzen.

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatuko ditugu eta hauek lortzeko modurik aproposena zein den azalduko dizugu. 

  • 3
  • Elkarrekin adostutako demanda bat aurkeztu ahal izateko akordioa lortzen saiatuko gara

    Zure senar/emaztearekin harremanetan jarriko gara hitzarmen arauemaile proposamen bat sinatzeko eta elkarrekin adostutako banantze edo dibortzioa aurkezteko. Ezin izango balitz, epaitegian demanda bat aurkezteko egokitasuna elkarrekin baloratuko dugu.
  • 4
  • Posible diren baldintza hoberenak adostuz banandu edo dibortziatuko zara

    Behin hitzarmen arauemailea sinatuta, elkarrekin adostutako demanda aurkeztuko dugu, eta aste gutxietan banantzea edo dibortziatzea lortuko duzu. Guzti hau baldintza hoberenetan egingo duzula ziurtatzen dizugu. 

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zure kasua gure eskutan uztea erabakitzen duzunean diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure banantzearen edo dibortzioaren tramitazioari ekingo diogu.

[Gehiago irakurri]

  • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 450 eurokoa da. 
  • Beharrezkoa izango da behar den informazio eta dokumentazioa izatea, hala nola, ezkontideen ekonomi ahalmena, lan egoera, seme-alabei buruzko datuak eta abar. 
  • Elkar adostutako banantze edo dibortzio baten prezioa hitzarmen arauemailearen proposamenean hartutako akordioak duen konplexutasun eta interes ekonomikoaren araberakoa izango da. Adibide gisa, gaiak zailtasun handirik ez badu, hitzarmen arauemailearen eta prozeduraren kostua 800 eurokoa izango da.
  • Prozedura adostasunezkoa ez denean, bere konplexutasunaren arabera, prezioa 1.500 euro ingurukoa izango da.
  • Bi kasuetan, nahitaezkoa izango da aurretik ikerketa bat egitea, aurrekontua neurrira egiteko.

* Kopuru hauen barne EZ daude:

  • Dagokion B.E.Z.a.
  • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak, perituenak…
  • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.

Nork lagunduko zaitu?

Manuel Soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.

Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.

Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.

Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.  

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN