Azken borondateak dokumentu bidez adierazten adituak gara, legeak jasotzen dituen betekizunak modu egokian betez.
Heriotza kasuan, jaraunspenaren ondarea zatitu eta ondasunak banatzen lagunduko zaitugu.
Hildakoaren eta onuradunen bizitza aseguruak aztertuko ditugu, hala eta oinordetzaren kostu fiskala ere.
Legalkin Oinordetza Zuzenbidea ongi ezagutzen dugu. Esperientzia haundiko abokatuak, kontulari-banatzaileak eta testamentu-betearazleak gara. Horregatik, zure azken borondatea aplikagarri zaizun legearen arabera modu egokian zehazten lagun zaitzakegu.
Modu berean, jaraunslea edo legatuduna bazara, jaraunspenaren banaketa prozesurako beharrezko jarraibideak azalduko dizkizugu. Banaketan laguntza emateaz ez ezik, gainera, bitartekaritza aukeren bidez gatazkei irtenbidea bilatu edo auzi bidean dagokizuna defendatzeko beharrezko esperientzia zure zerbitzura jarriko dugu.
Testamentua prestatu nahiz jaraunspenaren banaketa egiteko.
Zuri dagokizun zatiaren kostu ekonomikoa ezagutu eta, modu honetan, jaraunspena onartzearen egokitasuna balora dezazun.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Izaera orokor gisa gure tarifak kasu bakoitzeko proposamen zehatzetara egokituko dira, ondoko zenbatekoen arabera.
Zerbitzua emateko beharrezkoak diren beste profesionalen ordainsariak ez daude barne.
Enpresen, batez ere pymeen, merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.
1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.
Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.