Berreskuratu bankuak zoru klausulagatik kobratu dizun diru guztia.
Zure kasuari buruzko doako txosten bat egingo dugu inongo konpromisorik gabe.
Kostuetan gardenak gara.
Utzi zure datuak eta 24 ordutan zurekin jarriko gara harremanetan
Lehen kontsulta eta txostena doan.
Zuk irabazten baduzu besterik ez dugu kobratuko.
Interneti esker zure egonlekua ez da arazoa.
Nahiago baduzu, deitu 943 05 59 08
Legalkin bereziki kontzientziatuta gaude azken urtetan finantza erakundeek egin dituzten bidegabekeriekin.
Milaka izan dira, kontsumitzaileek antzeman ezin zituzten trikimailuen bitartez, bankuek engainatu dituzten familiak.
Interes tipo arrunt minimoaren klausula, zoru klausula bezala ezagunagoa dena, bankuek, bezeroen interesen kaltetan, euren irabaziak handitzeko baliatu dituzten trikimailuenetakoen artean aurkitzen da.
Klausula honek azken urteetako erreferentziazko indizeen jaitsierei etekina ateratzea eragotzi die milaka bezeroei. Bankuarekin ustez adostu zutenaren kontra, euren kontratuak interes tipo finkoa duten maileguak bilakatu dira zoru klausularen erruz.
Zoru klausulak oraindik kaltetzen dituen bi milioi bezeroen artean aurkitzen bazara, Legalkin klausula hau zure mailegutik behin betiko ezabatzen lagunduko dizugu, hala eta bankuak klausula hori aplikatzearen ondorioz kobratu dizuna berreskuratzen eta zure diruak denbora honetan sortutako legezko interesak kobratzen ere.
Erabili gure kalkulagailua eta jakin berehala zenbat den bankuak zoru klausulagatik kobratu dizun gehiegizko zenbatekoa.
Gainera, oraindik ordaindu gabe dagoen kapitala nabarmen murriztuko duzu eta egungoa baino kuota askoz ere txikiagoa ordaintzen hasiko zara.
Zure bankuarekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, zoru-klausula baliogabetzeko demanda jarriko dugu.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure lehen kontsulta doakoa da.
* Kopuru hauen barne EZ daude:
Zuzenbide zibilean, bankuen zuzenbidean eta kontsumitzaileen zuzenbidean abokatu aditua da. Arrisku handiko finantza produktuen iruzurrezko komertzializazioen erreklamazioak hala eta berme hipotekarioa duten mailegu kontratuetan sartutako abusuzko klausulen inpugnazioak bere praktika eremuetatik gehien eramaten dituen gaien artean aurkitzen dira.
Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna, Birminghameko Unibertsitatean urtebetez egin zuen lan eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Giza Eskubideetan eta Justizia Trantsizionalean Master of Laws titulua eskuratu zuen Ulsterreko Unibertsitatean, Ipar Irlandan.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.