Bigarren Aukeren Legeari esker zure zorrak, enbargoak eta abalak kantzelatuko ditugu.
Zure ohizko etxebizitza salbatuko dugu hartzekodunekin akordioetara iritsiz eta zor hipotekarioa gutxienez %10era eta egungo tasazioaren zenbatekora arte murriztuz.
Zure krisi ekonomikoa baldintza hoberenetan gaindituko duzu, zure etapa berriari baldintza onenetan aurre egin ahal izateko.
Zure zorrei aurre egin ezin diezun unea iritsi da? Zure kontuak, kreditu-txartelak, zure kotxea hala eta zure etxebizitza ere enbargatuta dituzu? Zure ohizko etxebizitza galtzeko beldurra duzu? Abal-emaile zara eta bankua dirua erreklamatzen ari zaizu?
Legalkin hartzekodunen konkurtsoetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia dugu. Autonomoen eta PYMEen abokatuak gara eta, horregatik, bigarren aukerako prozesuan lagun zaitzakegu zure zorrak partzialki edo guztiz kantzelatzen. Horrela interesatzen bazaizu, gainera, zor hipotekarioa murriztu dezakezu zure ohizko etxebizitza salbatzearekin batera.
Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara
Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatzeko eta haiek lortzeko dugun modua zehatz-mehatz azaltzeko. Bigarren aukeren prozesua martxan jartzeko beharko dugun dokumentazio guztia helaraztea eskatuko dizugu.
Eta konkurtso-bitartekariarekin batera zure zorren kantzelazioa lor dezazun gure laguntza izango duzu denbora guztian.
Ekonomikoki interesatzen zaizun elkarrekin baloratuko dugu eta, horrela bada, hipoteka-zorraren murrizketa batekin batera zure etxebizitza salbatzen ahaleginduko gara.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure esperientziak ordainsari lehiakorrenak bermatzen ditu.
Enpresen, batez ere pymeen, merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.
1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.
Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.