Zure erakundea aztertuko dugu dagokion arautegia behar bezala betetzen duela bermatzeko.
Zure beharretara egokitzen den betetze-plan bat diseinatuko dugu.
Eta plan honen funtzionamendua urtero ikuskatuko dugu.
Legalkin enpresaren gizarte erantzukizunarekin konpromiso argia dugu. Delitu sozietarioak saihestu eta zure erakundearen izen ona mantentzeko prebentzio planak diseinatzen adituak gara.
Enpresek delituak burutu ezin ditzaketela maiz esaten den arren, gero eta gehiago dira euren erantzukizun penala aurreikusten duten legeak. Nola saihestu enpresek delituak burutzea? Nola saihestu enpresek jasan ditzaketen zigorrak?
Zure erankudean kultura etiko bat sortuko dugu; puntu kritikoetan arriskuen prebentziorako neurrien ezarpenean parte hartuz, betetze-organoen ezarpenean aholkularitza emanez eta zuzendarien nahiz langileen formakuntzan laguntza eskainiz.
Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.
Bilera bat egingo dugu zure erakundea ezagutu, helburuak finkatu eta hauek nola beteko ditugun zehatz-mehatz azaltzeko.
Betetze-organoak, formakuntza ikastaroak, salaketa bideak edo zehapen eta zuzenketa neurriak ezarriz.
Betetze-elkarteetako kide izatearen segurtasunarekin, zure erakundea ikuskatuko dugu urtero. Modu honetan, indarrean dagoen arautegia ondo betetzen dela eta prebentzio-planak ondo gauzatzen direla bermatuko dugu.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Behin erakundea ezagututa eta helburuak finkatuta, betetze-plana diseinatzeko eta aldizkako ikuskaritzak ezartzeko aurrekontu bat egingo dugu.
Enpresen, batez ere pymeen, merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.
1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.
Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.