Zure maileguaren dibisa-aldaketari dagokien klausulak deuseztatzea posible da.
Zure kasuari buruzko doako txosten bat egingo dugu inongo konpromisorik gabe.
Kostuetan gardenak gara. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu kobratuko.
Krisiak eztanda egin baino lehenago, finantza-erakundeek, bezeroen poltsikoen kaltetan, trikimailu posible guztiak erabili zituzten euren mozkinak handitzeko. Zoru Klausulekin, SWAPekin edo Preferenteekin batera, bankuek “multidibisa hipotekak” bezala ezagunak direnak ere komertzializatu zituzten.
Bezeroei produktu hauek kontratatzea komenigarria zitzaiela sineztarazteko, multidibisa hipoteketan kotizazio mailak baxuagoak zirela eta une bakoitzean dibisa komenigarriena erabili lezaketela esaten zitzaien. Atzerriko dibisen gorabeherak ezagutzeko aholkularitza izango zutela hitzematen zitzaien, hala eta dibisen aldaketari buruzko informazio guztia helaraziko zitzaiela ere.
Alabaina, bezeroek horrelako maileguak kontratatzea lortzen zutenean, agindutako guztia ezerezean gelditzen zen. Denborak aurrera egin ahala, kuota altuagoak ordaindu behar izateaz gainera, bankuari mailegua ituntzean adostutako kapitala baino askoz ere euro gehiagoko kapitala zor izaten zioten.
Bankuak produktu hau eskaini zien milaka bezeroen artean baldin bazaude, jarri gurekin harremanetan. Legalkin multidibisa aukerari dagokien klausulak baliogabetzen adituak gara. Modu honetan, erreferentziazko dibisa euroa izan balitz gelditu behar litzaizuken kapitala besterik ez duzu ordaindu beharko aurrerantzean.
Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, soilik beheko formularioa bete behar duzu erreklamazioa hasteko. 24 ordu baino lehenago zurekin harremanetan jarriko gara.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko. Erreklamazioaren hasieran diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.
* Kopuru hauen barne EZ daude:
Zuzenbide zibilean, bankuen zuzenbidean eta kontsumitzaileen zuzenbidean abokatu aditua da. Arrisku handiko finantza produktuen iruzurrezko komertzializazioen erreklamazioak hala eta berme hipotekarioa duten mailegu kontratuetan sartutako abusuzko klausulen inpugnazioak bere praktika eremuetatik gehien eramaten dituen gaien artean aurkitzen dira.
Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziaduna, Birminghameko Unibertsitatean urtebetez egin zuen lan eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako beka bati esker, Giza Eskubideetan eta Justizia Trantsizionalean Master of Laws titulua eskuratu zuen Ulsterreko Unibertsitatean, Ipar Irlandan.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.