Hartzekodunekin dituzun zorrak murrizten lagunduko zaitugu.
Ordaintzeko gelditzen zaizun zorraren ordainketarako epe eroso eta interes gabeko bat ezarriko dugu.
Zure finantza-erakundeen konfiantza berreskuratuko duzu.
Zure enpresak porrot egin eta merkatuan jarraitzeko zailtasunak ditu? Ordaindu ezin dituzun zorrek enpresa itotzen ari dira? Hartzekodunen konkurtsoa saihestu nahi duzu zure negozioarekin jarraitu ahal izateko?
Legalkin auzibidetik kanpoko konkurtso-bitartekaritza hasteko beharrezko laguntza eskaintzen dizugu, zure hartzekodunekin eta administrazioarekin zure enpresaren zorrak birnegoziatzeko.
Konkurtso-bitartekaritzari esker, krisi egoera zure erakundea likidazioan sartu behar izan gabe gaindituko duzu.
Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.
Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatzeko eta haiek lortzeko dugun modua zehatz-mehatz azaltzeko. Konkurtso-bitartekaritza burutzeko beharko dugun dokumentazio guztia helaraztea eskatuko dizugu.
Dokumentazioa aurkeztu eta konkurtso-bitartekariarekin batera negoziazioak ondo amaitzeko laguntza guztia emango dizugu; modu ordenatuan, legezkoan eta hornitzaile kritikoak kontent mantenduz.
Zu lasai gera zaitezen eta akordioak eragin loteslea izan dezan hartzekodun eta hornitzaile minoritarioengan.
Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da.
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman.
Gure esperientziak ordainsari lehiakorrenak bermatzen ditu.
Hasieran, Legalkik ordainsarien %50eko funts-hornidura kobratuko du, eta gainerakoa demanda epaitegian aurkeztu aurretik ordaindu beharko da.
Prezioa, prozesuaren konplexutasunetik eta bezeroaren interes ekonomikotik haratago, ondoko taulan ezartzen da:
250.000 € ko pasiboa arte | 1.500 €* |
500.000 € ko pasiboa arte | 2.500 €* |
1.000.000 € ko pasiboa arte | 5.000 €* |
Eraikuntza-enpresa sustatzaileen kasu berezia.
Enpresaren aktibo eta pasiboaren bolumena kontuan hartuz, enpresa-sektoreak erraz lortu dezakeena, ordainsari profesionalak 15.000 €* izango dira, goiko taulan azaltzen direnak baino gutxiago ez diren bitartean.
* Prezio hauen barne ez daude ondokoen ordainsariak:
Enpresen, batez ere pymeen, merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.
1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.
Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.
Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu.