Enpresak - Hartzekodunen Konkurtsoa

ADMINISTRATZAILE BEZALA DUZUN ERANTZUKIZUNAZ LIBRA ZAITEZ HARTZEKODUNEN KONKURTSOARI ESKER

 

Zure enpresa era ordenatuan likida ezazu, legea betez eta hartzekodun guztiak errespetatuz.

Enpresako administratzaile eta zuzendari bezala duzun erantzukizun pertsonala salbatuko duzu.

Zure enpresak baldintza hoberenetan gaindituko du bere krisia eta, berarekin batera, zu ere indarberrituta irtengo zara. 

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu





Zure enpresak porrot egin eta merkatutik irteteko ordua iritsi zaio? Ordaindu ezin dien langileak eta hornitzaileak ditu? Etorkizunari aurre egin ezingo diola uste duzu?

Hala eta guztiz ere, kreditu eta maileguen abal-emaile zarelako enpresarekin jarraitu behar zenukela uste duzu?

Legalkin, konkurtsopeko enpresen abokatu eta konkurtsoko administratzaile bezala, hartzekodunen konkurtsoetan 10 urteko esperientzia dugu. Enpresaren hartzekodunen konkurtsoko likidazio-prozesuan lagunduko zaitugu, irtenbide ordenatu eta legal bat emanez eta langileen eta hornitzaileen eskubideak errespetatuz.

Enpresari lotzen zaituzten abaletatik libre nola gera zaitezken ere erakutsiko dizugu.

 

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara 

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatzeko eta haiek lortzeko dugun  modua zehatz-mehatz azaltzeko. Hartzekodunen konkurtsoa egiteko beharko dugun dokumentazio guztia helaraztea eskatuko dizugu.

  • 3
  • Konkurtso-prozesua hasiko dugu

    Demanda aurkeztuko dugu eta konkurtso-administratzailearekin batera konkurtsoa ondo amaitzeko gure laguntza izango duzu, modu ordenatuan, legezkoan, eta langileen eskubideak errespetatuz.

  • 4
  • Zure erantzukizun pertsonala defendatzen lagunduko zaitugu

    Hartzekodunen konkurtsoan edozein erantzukizun-erreklamazioaren aurrean edo enpresari emandako abalen kasuetan, zure ondare pertsonala defendatuko dugu.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure esperientziak ordainsari lehiakorrenak bermatzen ditu.

[Gehiago irakurri]

Hasieran, Legalkik ordainsarien %50eko funts-hornidura kobratuko du, eta gainerakoa demanda epaitegian aurkeztu aurretik ordaindu beharko da.

Prezioa, prozesuaren konplexutasunetik eta bezeroaren interes ekonomikotik haratago, ondoko taulan ezartzen da:

250.000 € ko pasiboa arte 3.000 €*
500.000 € ko pasiboa arte 5.000 €*
1.000.000 € ko pasiboa arte 7.500 €*
2.000.000 € ko pasiboa baino gehiago  10.000 €*

Eraikuntza-enpresa sustatzaileen kasu berezia
Enpresen aktibo eta pasiboaren bolumena kontuan hartuz, enpresa-sektoreak erraz lordu dezakeena, ordainsari profesionalak 15.000 €* izango dira, goiko taulan azaltzen direnak baino gutxiago ez diren bitartean.

Aktiborik ez duten enpresen kasu berezia.
Ondasun eta krediturik ez duten, edo hauek funtsezko garrantziarik ez duten enpresa baten kasu baterako, posible da konkurtsoaren deklarazio eta likidazioaren amaiera bat egitea.

Kasu hauetan, gure ordainsariak 2.000 €* koak dira

* Prezio hauen barne ez daude ondokoen ordainsariak: Auzitegiko Prokuradorea, Konkurtsoko Administrazailea, ezta beharrezkoak izan daitezkeen beste profesionalenak; perituak, ekonomistak, eta abar.

Nork lagunduko zaitu?

Rafael Dueñas

Rafael Dueñas

Enpresak

Enpresen, batez ere pymeen,  merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.

1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.

Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.

 

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN