Neurrien aldaketa

AURREKO EPAI BATEAN HARTUTAKO NEURRIAK MODU SEGURUAN ALDATU NAHI DITUZU?

 

Banantze, dibortzio edo gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetako epai batean hartutako behin betiko neurrial aldatzea posible da.

Aholkularitza hoberena izango duzu gurekin.

Egoera berriari egokitutako neurriak izango dituzu. 
 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu




Behin banantze, dibortzio edo ondarezko harremanei buruzko epaia emanda, elkarrekin bizi ziren pertsonen artean harremantzeko beste modu bat hasten da.

Harremanak izateko modu berri hori epaiak aurreikusten du, behin betiko neurriak ezarriz. Neurri batzuk ala besteak hartzeko elementu ezberdinak hartzen dira kontuan: ahalmen ekonomikoa, zaintza, gurasoen edo adingabeen behar desberdinak, bakoitzaren denbora librea, eta abar.

Baina, baldintza hauek denboran zehar alda daitezke eta behin betiko neurriak zaharrak gelditu, adostu egin ziren moduan betetzea zailduz edo eragotziz.

Legalkin behin betiko neurriak errealitate berrira hobeto egokitzen lagunduko zaitugu.

Adostutako neurriak aldatzea aukerarik onena da elkar hobeto ulertzeko eta etorkizuneko harreman onagoak izateko, batez ere seme-alabak daudenean.

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatuko ditugu eta hauek lortzeko modurik egokiena zehatz-mehatz azalduko dizugu. 

  • 3
  • Elkarrekin adostutako demanda bat aurkeztu ahal izateko akordioa lortzen saiatuko gara

    Beste alderdiarekin harremanetan jarriko gara elkarrekin adostutako neurrien aldaketa sinatzeko. Hau posible ez bada, epaitegian demanda bat aurkezteko egokitasuna elkarrekin baloratuko dugu.

  • 4
  • Errealitate berriari egokitutako neurriak izango dituzu

    Behin hitzarmen arauemaile berria sinatuta, bertan aurreikusitako neurriak disfrutatzen hasiko zara berehala.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zure kasua gure eskutan uztea erabakitzen duzunean diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

[Gehiago irakurri]

  • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 250 eurokoa da. 
  • Beharrezkoa izango da behar den informazioa eta dokumentazioa izatea, hala nola, banantze, dibortzio edo gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko epaia, behin betiko neurriak hartzeko kontuan hartu ziren baldintzen aldaketa, ezkontideen ahalmen ekonomikoa, lan egoera, elkarrekin izandako seme-alabak eta abar.
  • Behin betiko neurriak aldatzeko eskaeraren prezioa hitzarmen arauemailearen proposamenean hartutako akordioak duen konplexutasun eta interes ekonomikoaren araberakoa izango da. Adibide gisa, gaiak zailtasun handirik ez badu, hitzarmen arauemaile berriaren eta prozedura judizialaren kostua 400 eurokoa izango da.
  • Prozedura adostasunezkoa ez bada, bere konplexutasunaren arabera, prezioa 750 euro ingurukoa izango da.
  • Bi kasuetan, nahitaezkoa izango da aurretik ikerketa bat egitea, aurrekontua pertsonalizatzeko.

* Zenbateko hauen barne EZ daude:

  • Dagokion B.E.Z.a.
  • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak.
  • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.

Nork lagunduko zaitu?

Manuel Soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.

Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.

Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.

Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.  

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN