Enpresen Eraketa eta Aldaketa

SORTU ZURE ENPRESA ETA EGOKITU MERKATUAREN BEHARRETARA. ALIANTZAK SORTU

 

Sortu zure enpresa, zure beharretara hobekien egokitzen den formularen bidez.

Enpresa eraldatzeko, bateratzeko edo desegiteko beharra baduzu, gure aholkularitza izan dezakezu. 

Beste elkarteekin alianza iraunkorrak edo aldi baterakoak sortu. 
 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu




Legalkin Enpresa Txiki eta Ertainen aholkularitzan adituak gara. Horregatik, zure enpresaren prozesu sozietario guztian lagun zaitzakegu, eratzen den unetik hasita, beharrezkoak diren egitura-aldaketak barne.

Zure enpresa aliantza iraunkor edo aldi baterakoen testuingurura moldatu dadin, beste elkarteekin aliantza estrategikoak negoziatzeko eta eratzeko aholkularitzan lagun zaitzakegu.

  • 1
  • Formularioa bete

    Enpresa-proiektu bat baldin baduzu, zure beharretara hobekien egokitzen den formula zein den ezagutzeko jarri gurekin harremanetan.
  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Eta gure aurrekontua bidaltzeaz gain, zure enpresaren beharrei hobekien egokitzen den konponbidea elkarrekin aztertuko dugu.
  • 3
  • Beharrezkoa izan ezkero, Due Diligence prozesu bat egingo dugu

    Soilik beharrezkoa den kasuetan.

  • 4
  • Beharrezko dokumentazioa prestatuko dugu

  • Kontratuen negoziazioari eta idazketari buruz zu arduratu behar ez izateko. Behar diren dokumentuen sinaduretan zurekin izango gara.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Legalkik erreserbetara gehitutako kapitalaren %20ra helduko den aurrekontu bat egingo du aparteko jarduera sozietarioentzat, eta enpresa-aliantzetako kontratuetan ustiapenaren balio estimatuaren %4a.

Nork lagunduko zaitu?

Rafael Dueñas

Rafael Dueñas

Enpresak

Enpresen, batez ere pymeen,  merkataritza-aholkularitzan aditua. Bere praktika-eremuen artean, besteak beste, ondokoak daude: aholkularitza sozietario errekurrentea, berregituraketak eta hartzekodunen konkurtsoak, kontratu-aholkularitza, eta merkataritza-eremuko akordio sozietarioen inpugnazioen, erantzukizunaren deribazioaren, eta erreklamazio judizialen prozesu judizial mota guztiak.

1996tik E.H.Uko Zuzenbide litzentziaduna da. 1997an Gipuzkoako Praktika Juridikorako Eskolan Abokatutzan masterra egin zuen. Ordutik, enpresaren eremuarekin lotuta dauden sektoreen gaineko formakuntza iraunkorra egiten jarraitu du, merkataritza-bitartekaritza edo Corporate Compliance bezalako arlo berrietan formakuntza eguneratua osatuz.

Legalkin sartu aurretik, pymeei zuzendutako zenbait bulego profesionaletan lan egin du. 2006tik konkurtso-administratzailea da eta 2012tik gatazken bitartekaria.

 

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN