Hiri Alokairuak

ALOKATZE KONTRATUAREKIN ARAZOAK?

 

Zure alokatze-kontratutik eratortzen diren eskubide eta betebeharrak ezagut itzazu.

Aholkularitzarik onena jasoko duzu egokiena den erabakia har dezazun.

Irtenbideak aurkituko ditugu zure kasua edozein dela ere.  
 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu




Legalkin behar den gaikuntza eta esperientzia dugu etxebizitza edo negozio-lokalaren alokairu kontratuetan aholkularitzarik onena eskaintzeko.

Zenbait klausula ez sartzeagatik sortu daitezkeen arazoak sahiestuko ditugu hala eta hauek ilegalak izateagatik edo haien esanahia eta garrantzia ez ezagutzeagatik eratorri daitezkeenak.

Kontratuari dagozkion zalantzak argituko dizkizugu: kontratuaren kalifikazioa, iraupena, luzatzeko modua, fidantza mota, aseguruak eta abar. Zure betebehar eta eskubideak argi eta garbi azalduko dizkizugu, eta etorkizunean ustekabeko gatazkak ez sortzeaz arduratuko gara.

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, soilik beheko formularioa bete behar duzu kontsulta hasteko.
  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu eta hitzordu bat proposatuko dizugu

    24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara lehen bilera bat proposatzeko. Bertan zure zalantzak argituko dizkizugu eta gure aholkularitza eskainiko dizugu.

  • 3
  • Zure beharren arabera egingo dugu lan

    Behar duzun zerbitzuaren arabera, helburuak finkatuko ditugu eta, gure firmaren bitartez, haiek lortzeko modua zehatz-mehatz azalduko dizugu.

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Zerbitzu honetan, beharrezkoa izango da zure kasuaren aurretiko azterketa bat egitea aurrekontu bat aurkeztu ahal izateko.

Nork lagunduko zaitu?

Manuel Soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.

Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.

Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.

Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.  

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN