Partikularren delituak

EDOZEIN PROZEDURA PENALEAN AHOLKULARITZA HOBERENA IZAN EZAZU

 

Prozesu penal batean aurki dezakezu zure burua, dela kaltedun dela ikertu gisa.

Hasieratik estrategia egoki bat definitzea oso garrantzitsua da.

Berme guztiak dituen epai bat lortzeko moduan egongo zara gurekin.

 

HARREMANETAN JARRI

Zertan lagun zaitzakegu
eta nola egingo dugu

Zuzenbide penalaren barruan mota desberdinetako delituak aurki ditzakegu. Sortu ditzaketen egoera pertsonal gogorrengatik, pertsonen aurka zuzenki erasotzen dutenak (biziaren, ohorearen, sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren, intimitatearen zein beste eskubide askoren aurkako delituak), interes sozial gehien pizten dutenak dira, zalantzarik gabe. Hala ere, gure bizitzari larriki eragiten dioten beste delitu asko daude, adibidez: jabetzarekin edo ondarearekin lotuta daudenak, bide-segurtasunarekin lotuta daudenak, administrazio publikoaren barne egindakoak, edo osasun publikoari kaltetzen diotenak.

Delitu hauetako edozeinetan nahasia dagoen edonork bide luze eta, aldi berean, desatsegina ibili beharko du. Horregatik, egoera bakoitzari behar diren bermeekin aurre egiteko adituen aholkularitza beharko du.

Legalkin egiaztatutako esperientzia dugu eremu penalean. Horregatik laguntza hoberena eskainiko dizugu, dela akusazio partikular gisa dela ikertu gisa.

  • 1
  • Formularioa bete

    Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara. 

  • 2
  • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

    Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko. Aldi berean, aurretik eskatutako dokumentazioaren azterketaren emaitzak azalduko dizkizugu. 

  • 3
  • Irtenbide aporposenaren alde egingo dugu lan

    Behar den bezala aholkatuko zaitugu eta, beharrezkoa balitz, beste partearekin harremanetan jarriko gara zure interesen araberako irtenbide bat negoziatzeko. 

  • 4
  • Prozesu osoari berme guztiekin egingo diozu aurre

    Epai justuena lortzeko lan egingo duen abokatuen talde bikain bat izango duzu. 

Gardenak izango gara denbora guztian

Gure bezeroekiko gardentasuna mantentzea Legalkiren zeinu propioa da. 
Horregatik, zure kasuari dagokion material guztia une oro eskuratu ahal izango duzu gure plataforman. 

Zure kasua kontatu
Elkar ezagutuko dugu
Legalkin alta emango zaitugu
Jakinaren gainean izango zaitugu une oro
Emaitzak berehala ikusiko dituzu

Zenbat ordaindu beharko duzu?

Gure lehen kontsulta doakoa da, eta gure zerbitzua kontratatu nahi baduzu, funts- hornidura gisa diru kopuru bat jasoko dugu zure kasuaren defentsari ekiteko.

[Gehiago irakurri]

  • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 350 eurokoa da. Diru hau jaso eta berehala hasiko gara lanean. 
  • Ezinbestekoa izango da beharrezko informazioa eta dokumentazioa izatea, hala nola, polizia-atestatua edo espediente judiziala.
  • Prozedura penal bateko defentsa juridikoaren prezioa delituaren konplexutasunaren eta larritasunaren araberakoa da. Prozedura, eginbide urgente bezala eta konplexutasunarik gabe tramitatuko balitz, gure zerbitzuen kostua 500 eurokoa izango da.

Nolanahi ere, aurrekontua pertsonalizatzeko aurretiko ikerketa bat nahitaezkoa izango da.

* Kopuru hauen barne EZ daude:

  • Dagokion B.E.Z.a
  • Parte hartu behar lezaketen beste profesionalen ordainsariak, edo zure gain hartu beharko dituzun beste kostuak edo gastuak, adibidez, erantzukizun zibilarena, edo isunak.

Nork lagunduko zaitu?

Manuel Soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

1996an Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere ibilbide juridikoa auzitegietako prokuradore bezala hasi zuen eta horretan eman zituen lau urte. Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan izena eman zuen gero, eta ordutik etengabe dihardu abokatu bezala.

Gai penal eta zibiletan aditua da, batez ere higiezinen jabetzari, familiari edo genero-indarkeriari dagozkienetan.

Etengabeko prestakuntzaren garrantziaz jabetuta, aldizka antolatzen diren gai horiei edo beste batzuei buruzko jardunaldietan parte hartzen du ahal duen bakoitzean.

Higiezinen jabetzako agentearen titulua du, finken administratzaile kolegiatua da eta arlo zibil eta merkataritzako bitartekaritzan ezagutza haundia du.  

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

"Zerbitzu juridikoak 
eskaintzeko modu berri bat"

Harremana

  • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
  • 943 05 59 08

Ordutegia

Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

LEHENENGO KONTSULTA DOAN