Ongi etorriak Legalkira

Zerbitzu juridikoak eskaintzen dituen Donostiako firma osatzen dugu.

Gure jarduera legalak burutzeko profesionaltasuna, zintzotasuna eta zuzentasuna ditugu oinarri.

Gaitasun handiko profesionalez osatutako taldea gara eta guri egotzitako kasu bakoitzari konponibea bilatzeko erabateko ezagutza tekniko-juridikoa dugu. Zure arazoa gure egingo dugu eta soluzio egokiena aurkitzeko benetako bidelagunak izango gara.

Zure egoeraren xehetasunak entzun, zure beharrak ezagutu eta, hauei, metodo berritzaile batekin erantzungo diegu. Gure zerbitzua komunikazio errealitate berrietara egokitu dugu; horregatik, gure jardueran presentzia fisikoari tresna digitalak gehitu dizkiogu beti gertu izan gaitzazun.

Ez gara bulego digital bat. Zerbitzurik onena eskeintzeko gure bezeroen presentzia fisikoa sentitu nahi dugu, baina, zerbitzu hau harik eta hobeagoa egiteko baliabide digitalak ere erabiltzen ditugu. Kalitatezko zerbitzua ematen dugu, kostuak eutsiz eta garai berrien eta kontsumoaren ohitura berrien mailako jardunbide juridikoa eskainiz. Horregatik, gainerako sektoreetan gertatzen den bezala, teknologian eta kanal digital berrietan apostu egitea erabaki dugu.

EZAGUTU GAITZAZU

despacho de abogados en san sebastian

Zer eskaintzen dugu

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte







      Zure etxebizitza erosteko edo saltzeko unea iritsi da. Bizitzan zehar gutxitan egiten den zerbait da. Ordainduko duzun prezioak eta eragiketaren konplexutasunak, komenigarri egiten dute oinarrizko ezagupen batzuk izatea. Modu honetan eskualdatzea kaltetu dezaketen arriskuak txikituko dituzu.

      Legalkin eman beharreko urratsak ondo azalduko dizkizugu salerosketa-kontratua baldintza hoberenetan sina dezazun.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.
      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko. Helburuak finkatuko ditugu eta haiek lortzeko bidea elkarrekin marraztuko dugu.
      • 3
      • Kontratua zure interesentzako baldintza onenetan negoziatuko duzu

        Beharrezko aholkularitza emango dizugu eta, behar izanez gero, beste alderdiarekin harremanetan jarriko gara kontratuaren klausulak negoziatzeko.
      • 4
      • Lasai sinatuko duzu

        Bi alderdiek hartutako konpromisoak argi izango dituzu eta akordiorik onena sinatuko duzu.
    • Cuanto te costara

      Higiezinaren salerosketa-aholkularitzaren prezioa eragiketaren konplexutasunaren eta prezioaren araberakoa da. Gaiak zailtasun berezirik ez duenean zerbitzuaren kostua 350 eurokoa da.

      Dena den, aurrekontua pertsonalizatzeko beharrekoa izango da aurretiko ikerketa bat egitea. Horretarako, informazioa eta dokumentazioa beharko dugu: eragiketan inplikatuta dauden alderdien identifikazio osoa, azken erosketaren titulua, finkaren erregistro-egoera, jabekideen erkidegoari dagokion informazioa eta eragiketaren gainerako baldintzak.

    Salerosketak

    Zure etxebizitzaren salerosketaren xehetasunak zaindu itzazu.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte





      Zure enpresak porrot egin eta merkatutik irteteko ordua iritsi zaio? Ordaindu ezin dien langileak eta hornitzaileak ditu? Etorkizunari aurre egin ezingo diola uste duzu?

      Hala eta guztiz ere, kreditu eta maileguen abal-emaile zarelako enpresarekin jarraitu behar zenukela uste duzu?

      Legalkin, konkurtsopeko enpresen abokatu eta konkurtsoko administratzaile bezala, hartzekodunen konkurtsoetan 10 urteko esperientzia dugu. Enpresaren hartzekodunen konkurtsoko likidazio-prozesuan lagunduko zaitugu, irtenbide ordenatu eta legal bat emanez eta langileen eta hornitzaileen eskubideak errespetatuz.

      Enpresari lotzen zaituzten abaletatik libre nola gera zaitezken ere erakutsiko dizugu.

       

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara 

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatzeko eta haiek lortzeko dugun  modua zehatz-mehatz azaltzeko. Hartzekodunen konkurtsoa egiteko beharko dugun dokumentazio guztia helaraztea eskatuko dizugu.

      • 3
      • Konkurtso-prozesua hasiko dugu

        Demanda aurkeztuko dugu eta konkurtso-administratzailearekin batera konkurtsoa ondo amaitzeko gure laguntza izango duzu, modu ordenatuan, legezkoan, eta langileen eskubideak errespetatuz.

      • 4
      • Zure erantzukizun pertsonala defendatzen lagunduko zaitugu

        Hartzekodunen konkurtsoan edozein erantzukizun-erreklamazioaren aurrean edo enpresari emandako abalen kasuetan, zure ondare pertsonala defendatuko dugu.

    • Cuanto te costara

      Gure esperientziak ordainsari lehiakorrenak bermatzen ditu.

      [Gehiago irakurri]

      Hasieran, Legalkik ordainsarien %50eko funts-hornidura kobratuko du, eta gainerakoa demanda epaitegian aurkeztu aurretik ordaindu beharko da.

      Prezioa, prozesuaren konplexutasunetik eta bezeroaren interes ekonomikotik haratago, ondoko taulan ezartzen da:

      250.000 € ko pasiboa arte 3.000 €*
      500.000 € ko pasiboa arte 5.000 €*
      1.000.000 € ko pasiboa arte 7.500 €*
      2.000.000 € ko pasiboa baino gehiago  10.000 €*

      Eraikuntza-enpresa sustatzaileen kasu berezia
      Enpresen aktibo eta pasiboaren bolumena kontuan hartuz, enpresa-sektoreak erraz lordu dezakeena, ordainsari profesionalak 15.000 €* izango dira, goiko taulan azaltzen direnak baino gutxiago ez diren bitartean.

      Aktiborik ez duten enpresen kasu berezia.
      Ondasun eta krediturik ez duten, edo hauek funtsezko garrantziarik ez duten enpresa baten kasu baterako, posible da konkurtsoaren deklarazio eta likidazioaren amaiera bat egitea.

      Kasu hauetan, gure ordainsariak 2.000 €* koak dira

      * Prezio hauen barne ez daude ondokoen ordainsariak: Auzitegiko Prokuradorea, Konkurtsoko Administrazailea, ezta beharrezkoak izan daitezkeen beste profesionalenak; perituak, ekonomistak, eta abar.
    Enpresak - Hartzekodunen Konkurtsoa

    Zure enpresa era ordenatuan likida ezazu, legea betez eta hartzekodun guztiak errespetatuz.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte






      Ilusio handienarekin ezkondu ondoren elkarbizitzen egon zaren pertsona horrekin harremana etentzea planteatzen ari baldin bazara, zure ondoan izango gaituzu.

      Banantze edo dibortzio batek eragiten dituzten ondorio pertsonal eta ekonomikoak ezagutzea garrantzitsua da, eta baita egon daitezkeen aukera desberdinak ere. Egoera osotasunean baloratzeko eta zure interesetarako egokienak diren erabakiak hartzeko posizioan egongo zara modu honetan.

      Adostutako banantzea edo dibortzioa biderik onena da etorkizunean modu hoberenean elkar ulertzeko, batez ere seme-alabak daudenean. Baina zure bikotearekin akordioa ezinezkoa denean, askotan auzitegietara joatea besterik ez da geratzen.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatuko ditugu eta hauek lortzeko modurik aproposena zein den azalduko dizugu. 

      • 3
      • Elkarrekin adostutako demanda bat aurkeztu ahal izateko akordioa lortzen saiatuko gara

        Zure senar/emaztearekin harremanetan jarriko gara hitzarmen arauemaile proposamen bat sinatzeko eta elkarrekin adostutako banantze edo dibortzioa aurkezteko. Ezin izango balitz, epaitegian demanda bat aurkezteko egokitasuna elkarrekin baloratuko dugu.
      • 4
      • Posible diren baldintza hoberenak adostuz banandu edo dibortziatuko zara

        Behin hitzarmen arauemailea sinatuta, elkarrekin adostutako demanda aurkeztuko dugu, eta aste gutxietan banantzea edo dibortziatzea lortuko duzu. Guzti hau baldintza hoberenetan egingo duzula ziurtatzen dizugu. 

    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zure kasua gure eskutan uztea erabakitzen duzunean diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure banantzearen edo dibortzioaren tramitazioari ekingo diogu.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 450 eurokoa da. 
      • Beharrezkoa izango da behar den informazio eta dokumentazioa izatea, hala nola, ezkontideen ekonomi ahalmena, lan egoera, seme-alabei buruzko datuak eta abar. 
      • Elkar adostutako banantze edo dibortzio baten prezioa hitzarmen arauemailearen proposamenean hartutako akordioak duen konplexutasun eta interes ekonomikoaren araberakoa izango da. Adibide gisa, gaiak zailtasun handirik ez badu, hitzarmen arauemailearen eta prozeduraren kostua 800 eurokoa izango da.
      • Prozedura adostasunezkoa ez denean, bere konplexutasunaren arabera, prezioa 1.500 euro ingurukoa izango da.
      • Bi kasuetan, nahitaezkoa izango da aurretik ikerketa bat egitea, aurrekontua neurrira egiteko.

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak, perituenak…
      • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.
    Banantzeak eta Dibortzioak

    Ezagutu banantze judizialak edo dibortzioak dituzten ondorio pertsonal eta ekonomikoak.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte









      Legalkin, akusazio partikular gisa nahiz ikertu gisa, zure interesentzat onuragarriena den epaia lortu dezazun lagunduko zaitugu,  Horretarako, zuzenbide penal ekonomikoan adituak izateaz gain, ekonomista forentseen eta perituen lankidetzarekin ere kontatzen dugu.

    • En que podemos ayudarte (extra)

      Enpresen eremuan egin daitezkeen eta enpresek beraiek burutu ditzaketen delitu ugari daude: 

      • Maula eta bidegabeko jabetzearen delituak.
      • Delitu sozietarioak, bere mota desberdinetan.
      • Zerga-delitua edo Ogasun Publikoaren aurkakoa.
      • Zigortzeko moduko kaudimengabeziaren delituak.
      • Gizarte Segurantzaren aurkako delituak.
      • Langilenen eskubideen aurkako delituak (batez ere, lan istripuek sortutako erantzukizun penalak)
      • Jabetza industrialaren edo intelektualaren aurkako delituak.
      • Ingurumenaren aurkako delituak.
      • Hirigintza-delituak eta lurraldearen antolamenduari buruzko delituak.
      • Agiri-faltsutasunaren delituak.
      • Enpresa-sekretuak agerraraztearen delituak.
      • Teknologia berrien bitartez egindako delituak (ziberkriminaltasuna).
      • Partikularren arteko ustelkeriaren deiltuak.
      • Osasun Publikoaren aurkako delituak, elikagaien edo farmaziaren industriari dagozkienak.
      • Funtzionario-eroskeria, prebarikazioa, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzea eta eragimen-trafikoaren delituak.
      • Enpresaren konkurtso-egoeren esparruan egindako deiltuak.
      • Kontrabandu delituak.
    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara. 

      • 2
      • Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko. Aldi berean, aurretik eskatutako dokumentazioaren azterketaren emaitzak azalduko dizkizugu. 

      • 3
      • Zure interesentzat akordio ekonomiko egokiena lortzen ahaleginduko gara

        Delitu gehienek erantzukizun zibila dakarkitelako. 

      • 4
      • Epai justu bat lortuko dugu

        Ikertuaren aurkako akzio penalean atzera egitea dakarren akordio batera iritsiko ez bagina, epaiketa ondoren, epai justu bat izangodu duzu. 

    • Cuanto te costara

      Zerbitzuen kontratazioaren hasieran 1.000 euroko diru-kopuru finko bat jasoko duugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

      Prozedura penal bateko defentsa juridikoaren prezioa delituaren konplexutasunaren eta larritasunaren araberakoa da. Horregatik, zure kasuari egokitutako aurrekontu bat egingo dizugu.

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a
      • Parte hartu behar lezaketen beste profesionalen ordainsariak, edo zure gain hartu beharko dituzun beste kostuak edo gastuak, adibidez, erantzukizun zibilarena, edo isunak.
    Enpresen delituak

    Enpresa batek delitua noiz burutu dezakeen azalduko dizugu.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte








      Zure enpresak porrot egin eta merkatuan jarraitzeko zailtasunak ditu? Ordaindu ezin dituzun zorrek enpresa itotzen ari dira? Hartzekodunen konkurtsoa saihestu nahi duzu zure negozioarekin jarraitu ahal izateko?

      Legalkin auzibidetik kanpoko konkurtso-bitartekaritza hasteko beharrezko laguntza eskaintzen dizugu, zure hartzekodunekin eta administrazioarekin zure enpresaren zorrak birnegoziatzeko.

      Konkurtso-bitartekaritzari esker, krisi egoera zure erakundea likidazioan sartu behar izan gabe gaindituko duzu.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara. 

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatzeko eta haiek lortzeko dugun  modua zehatz-mehatz azaltzeko. Konkurtso-bitartekaritza burutzeko beharko dugun dokumentazio guztia helaraztea eskatuko dizugu.

      • 3
      • Konkurtso-bitartekaritza prozesua hasiko dugu eta une oro zure alboan egongo gara

        Dokumentazioa aurkeztu eta konkurtso-bitartekariarekin batera negoziazioak ondo amaitzeko laguntza guztia emango dizugu; modu ordenatuan, legezkoan eta hornitzaile kritikoak kontent mantenduz.

      • 4
      • Akordioak modu egokian dokumentatzeko gure laguntza izango duzu

        Zu lasai gera zaitezen eta akordioak eragin loteslea izan dezan hartzekodun eta hornitzaile minoritarioengan.

    • Cuanto te costara

      Gure esperientziak ordainsari lehiakorrenak bermatzen ditu.

      [Gehiago irakurri]

      Hasieran, Legalkik ordainsarien %50eko funts-hornidura kobratuko du, eta gainerakoa demanda epaitegian aurkeztu aurretik ordaindu beharko da.

      Prezioa, prozesuaren konplexutasunetik eta bezeroaren interes ekonomikotik haratago, ondoko taulan ezartzen da:

      250.000 € ko pasiboa arte  1.500 €*
      500.000 € ko pasiboa arte 2.500 €*
      1.000.000 € ko pasiboa arte  5.000 €*

      Eraikuntza-enpresa sustatzaileen kasu berezia.

      Enpresaren aktibo eta pasiboaren bolumena kontuan hartuz, enpresa-sektoreak erraz lortu dezakeena, ordainsari profesionalak 15.000 €* izango dira, goiko taulan azaltzen direnak baino gutxiago ez diren bitartean.

      * Prezio hauen barne ez daude ondokoen ordainsariak: 
       
      Auzitegiko Prokuradorea, Konkurtsoko Administrazailea, ezta beharrezkoak izan daitezkeen beste profesionalenak; perituak, ekonomistak, eta abar. 
    Enpresak - Konkurtso Bitartekaritza eta Aurrekonkurtsoa

    Hartzekodunekin dituzun zorrak murrizten lagunduko zaitugu.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte




      Legalkin Enpresa Txiki eta Ertainen aholkularitzan adituak gara. Horregatik, zure enpresaren prozesu sozietario guztian lagun zaitzakegu, eratzen den unetik hasita, beharrezkoak diren egitura-aldaketak barne.

      Zure enpresa aliantza iraunkor edo aldi baterakoen testuingurura moldatu dadin, beste elkarteekin aliantza estrategikoak negoziatzeko eta eratzeko aholkularitzan lagun zaitzakegu.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Enpresa-proiektu bat baldin baduzu, zure beharretara hobekien egokitzen den formula zein den ezagutzeko jarri gurekin harremanetan.
      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Eta gure aurrekontua bidaltzeaz gain, zure enpresaren beharrei hobekien egokitzen den konponbidea elkarrekin aztertuko dugu.
      • 3
      • Beharrezkoa izan ezkero, Due Diligence prozesu bat egingo dugu

        Soilik beharrezkoa den kasuetan.

      • 4
      • Beharrezko dokumentazioa prestatuko dugu

      • Kontratuen negoziazioari eta idazketari buruz zu arduratu behar ez izateko. Behar diren dokumentuen sinaduretan zurekin izango gara.
    • Cuanto te costara

      Legalkik erreserbetara gehitutako kapitalaren %20ra helduko den aurrekontu bat egingo du aparteko jarduera sozietarioentzat, eta enpresa-aliantzetako kontratuetan ustiapenaren balio estimatuaren %4a.

    Enpresen Eraketa eta Aldaketa

    Sortu zure enpresa, zure beharretara hobekien egokitzen den formularen bidez

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte




      Behin banantze, dibortzio edo ondarezko harremanei buruzko epaia emanda, elkarrekin bizi ziren pertsonen artean harremantzeko beste modu bat hasten da.

      Harremanak izateko modu berri hori epaiak aurreikusten du, behin betiko neurriak ezarriz. Neurri batzuk ala besteak hartzeko elementu ezberdinak hartzen dira kontuan: ahalmen ekonomikoa, zaintza, gurasoen edo adingabeen behar desberdinak, bakoitzaren denbora librea, eta abar.

      Baina, baldintza hauek denboran zehar alda daitezke eta behin betiko neurriak zaharrak gelditu, adostu egin ziren moduan betetzea zailduz edo eragotziz.

      Legalkin behin betiko neurriak errealitate berrira hobeto egokitzen lagunduko zaitugu.

      Adostutako neurriak aldatzea aukerarik onena da elkar hobeto ulertzeko eta etorkizuneko harreman onagoak izateko, batez ere seme-alabak daudenean.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatuko ditugu eta hauek lortzeko modurik egokiena zehatz-mehatz azalduko dizugu. 

      • 3
      • Elkarrekin adostutako demanda bat aurkeztu ahal izateko akordioa lortzen saiatuko gara

        Beste alderdiarekin harremanetan jarriko gara elkarrekin adostutako neurrien aldaketa sinatzeko. Hau posible ez bada, epaitegian demanda bat aurkezteko egokitasuna elkarrekin baloratuko dugu.

      • 4
      • Errealitate berriari egokitutako neurriak izango dituzu

        Behin hitzarmen arauemaile berria sinatuta, bertan aurreikusitako neurriak disfrutatzen hasiko zara berehala.

    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zure kasua gure eskutan uztea erabakitzen duzunean diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 250 eurokoa da. 
      • Beharrezkoa izango da behar den informazioa eta dokumentazioa izatea, hala nola, banantze, dibortzio edo gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko epaia, behin betiko neurriak hartzeko kontuan hartu ziren baldintzen aldaketa, ezkontideen ahalmen ekonomikoa, lan egoera, elkarrekin izandako seme-alabak eta abar.
      • Behin betiko neurriak aldatzeko eskaeraren prezioa hitzarmen arauemailearen proposamenean hartutako akordioak duen konplexutasun eta interes ekonomikoaren araberakoa izango da. Adibide gisa, gaiak zailtasun handirik ez badu, hitzarmen arauemaile berriaren eta prozedura judizialaren kostua 400 eurokoa izango da.
      • Prozedura adostasunezkoa ez bada, bere konplexutasunaren arabera, prezioa 750 euro ingurukoa izango da.
      • Bi kasuetan, nahitaezkoa izango da aurretik ikerketa bat egitea, aurrekontua pertsonalizatzeko.

      * Zenbateko hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak.
      • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.
    Neurrien aldaketa

    Banantze, dibortzio edo gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetako epai batean hartutako behin betiko neurrial aldatzea posible da.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte

      Zuzenbide penalaren barruan mota desberdinetako delituak aurki ditzakegu. Sortu ditzaketen egoera pertsonal gogorrengatik, pertsonen aurka zuzenki erasotzen dutenak (biziaren, ohorearen, sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren, intimitatearen zein beste eskubide askoren aurkako delituak), interes sozial gehien pizten dutenak dira, zalantzarik gabe. Hala ere, gure bizitzari larriki eragiten dioten beste delitu asko daude, adibidez: jabetzarekin edo ondarearekin lotuta daudenak, bide-segurtasunarekin lotuta daudenak, administrazio publikoaren barne egindakoak, edo osasun publikoari kaltetzen diotenak.

      Delitu hauetako edozeinetan nahasia dagoen edonork bide luze eta, aldi berean, desatsegina ibili beharko du. Horregatik, egoera bakoitzari behar diren bermeekin aurre egiteko adituen aholkularitza beharko du.

      Legalkin egiaztatutako esperientzia dugu eremu penalean. Horregatik laguntza hoberena eskainiko dizugu, dela akusazio partikular gisa dela ikertu gisa.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara. 

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko. Aldi berean, aurretik eskatutako dokumentazioaren azterketaren emaitzak azalduko dizkizugu. 

      • 3
      • Irtenbide aporposenaren alde egingo dugu lan

        Behar den bezala aholkatuko zaitugu eta, beharrezkoa balitz, beste partearekin harremanetan jarriko gara zure interesen araberako irtenbide bat negoziatzeko. 

      • 4
      • Prozesu osoari berme guztiekin egingo diozu aurre

        Epai justuena lortzeko lan egingo duen abokatuen talde bikain bat izango duzu. 

    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta gure zerbitzua kontratatu nahi baduzu, funts- hornidura gisa diru kopuru bat jasoko dugu zure kasuaren defentsari ekiteko.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 350 eurokoa da. Diru hau jaso eta berehala hasiko gara lanean. 
      • Ezinbestekoa izango da beharrezko informazioa eta dokumentazioa izatea, hala nola, polizia-atestatua edo espediente judiziala.
      • Prozedura penal bateko defentsa juridikoaren prezioa delituaren konplexutasunaren eta larritasunaren araberakoa da. Prozedura, eginbide urgente bezala eta konplexutasunarik gabe tramitatuko balitz, gure zerbitzuen kostua 500 eurokoa izango da.

      Nolanahi ere, aurrekontua pertsonalizatzeko aurretiko ikerketa bat nahitaezkoa izango da.

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a
      • Parte hartu behar lezaketen beste profesionalen ordainsariak, edo zure gain hartu beharko dituzun beste kostuak edo gastuak, adibidez, erantzukizun zibilarena, edo isunak.
    Partikularren delituak

    Prozesu penal batean aurki dezakezu zure burua, dela kaltedun dela ikertu gisa.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte



      Banku ezberdinek Fagor eta Eroskiko finantza ekarpen subordinatuak komertzializatu zituzten euren bezero minoristen artean. Helburua bi empresa hauen kapital soziala sendotzea zen inbertsiogile txikiak erakarriz.

      Produktu honen ezaugarri gehienak lehentasunezko partizipazioen antzekoak dira. Biziarteko baloreak izateaz gain, ez dute kapitalean partizipaziorik ematen eta ezta botoa emateko eskubiderik ere. Baina, batez ere, izugarrizko galerak dakarzkiten produktu konplexuak eta arrisku handikoak direla dute komunean azken hauekin.

      Preferenteekin gertatu zen moduan, produktu hauek komertzializatu zituzten erakundeek ez zituzten euren bezeroak egindako erosketen arriskuari buruz behar bezala informatu. Inbertitutako diru guztia edo zati bat galtzeko zuten arriskuaz ez zituzten sekula ohartarazi.

      Produktu hauek formalizatu zituzten milaka bezeroen artean bazaude, Legalkin kontratu hauek baliogabetu eta haietan inbertitutako dirua berreskuratzen lagunduko zaitugu.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, soilik beheko formularioa bete behar duzu erreklamazioa hasteko. 24 ordu baino lehenago zurekin harremanetan jarriko gara.
      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko eta, bertan, aurretik eskatuko dizugun dokumentazioaren azterketaren emaitzak azalduko dizkizugu.
      • 3
      • Auzibidetik kanpoko akordioa lortzen saiatuko gara

        Zure bankuarekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, finantza-ekarpenen subordinatuen kontratua baliogabetzeko demanda jarriko dugu.
      • 4
      • Zure dirua berreskuratuko duzu

        Zure erreklamazioa irabazten dugunean gure ordainsariak kobratuko ditugu. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko.

    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko. Erreklamazioaren hasieran diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 535 eurokoa da. Diru hau jaso eta berehala hasiko gara lanean. 
      • Eroski edo Fagorren finantza-ekarpen subordinatuen erosketa baliogabetu eta produktu honen salmentagatik jasotako zenbatekoak itzultzera zigortzen duen epaia lortuz gero, aipatutako diru-kopuruari berreskuratutakoaren %25 gehituko zaio. Finantza erakundeak kosta judizialak ordaintzera zigortua izango balitz, bezeroak ordaindu beharreko ordainsariak kosta hauen zenbatekoan murriztuko dira.
      • Prozedura judiziala hasi baino lehen finantza erakundearekin akordioa lortu eta prozedura judizialik hasi behar ez balitz, Legalkiren ordainsari profesionalak berreskuratutako zenbatekoaren %15ari dagozkionak izango dira, aurreko zenbatekoari gehitu beharko zaizkienak.
      • Akordio hau behin prozedura judiziala hasita erdietsiko balitz, aurreko ehunekoari beste %5 gehiago gehituko zaizkio.

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Desplazamendu gastuak.
      • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak.
      • Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutako gastuak.
    Ekarpen Preferenteak Eroski/Fagor

    Eroski edo Fagorreko ekarpen preferenteen erosketa baliogabetzea posible da 

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte

       

      Lege Konkurtsalak konkurtsatutako enpresak, beren produkzio-unitateak eta aktiboak erosteko erraztasunak eskaintzen ditu. Enpresa hauek aukera paregabea izan ohi dira ekintzaileentzat, izan ere funtzionatzen ari den enpresa bat erostearen abantailarekin hasten baitira. Hasierako inbertsio txiki bati esker, enpresa hauek euren hornitzaile eta jadanik fidela den bezeroen sare batekin jar daitezke berriro martxan. Behar bezala berdimentsionatu eta ondo kudeatzen badira, berehala funtzionatzen hasten diren negozio bihur daitezke.

      Aukera hau langileentzat beraientzat edo merkatu-kuota handiagoa lortu nahi duten lehiakideentzat ere egokia izan daiteke. Eragiketa hauekin hornitzaileek eta bezero kritikoek ere etekina atera dezakete, izan ere enpresaren biziraupena bermatuta izango baitute.

      Legalkin inbertsiogileen eta hartzekodunen konkurtsoan dauden erakundeen produkzio-unitateak erosteko interesa duten enpresen aholkularitzan adituak gara. Erosketaren prezioa baldintza onuragarrietan lortzen dugu eta enpresaren zorrekin lotutako arriskuak ahal den gehien murrizten ditugu.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Produkzio-unitate bat edo enpresa bat erostea pentsatzen ari bazara eta zure beharretara hobekien egokitzen den legezko formula ezagutu nahi baduzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu behar.

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Eta, gure aurrekontua bidaltzeaz gain, elkarrekin baloratuko dugu zure helburuei hobekien egokitzen zaien estrategia. 

      • 3
      • Behar izanez gero, Due Diligence prozesu bat egingo dugu

        Soilik beharrezkoa den kasuetan eta helburu argi batekin: erosketa arriskurik gabe eta ezkutatutako pasiborik gabe bermatzea.

      • 4
      • Erosketa prozesuan lagunduko zaitugu

        Negoziazioaz eta kontratuen idazkeraz kezkatu ez zaitezen. Beharrezkoak diren dokumentu guztien sinaduretara lagunduko zaitugu.

    • Cuanto te costara

      Legalkik konkurtso-prozesuan egindako balioespenaren arabera enpresaren edo produkzio-unitatearen balioari dagokion %6a kobratuko du. Aurrekontu hau, gutxienez, 2.000 eurokoa izango da.

      Prezio hauen barne ez daude beharrezkoak izan daitezkeen beste profesionalen ordainsariak; adibidez, perituak, ekonomistak, Auzitegiko Prokuradorea, eta abar. 

    Enpresak - Produkzio-unitateen erosketa

    Produkzio-unitatea erosteko aukerak aprobetxa itzazu, haren aktiboekin, makinekin, kontzesioekin ...

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte






      Gure autogobernurako beharrezkoak diren erabakiak hartzeko edo gauzak egiteko gaitasunak neurri handiagoan edo txikiagoan mugatuta izan ditzakegu. Arrazoiak jaiotzaz edo denbora pasa ahala has daitezke eta eremu oso desberdinetan ondorioak izan ditzateke: kontratu bat sinatzeko ezintasuna, eguneroko erosketak egiteko gaitasun eza, gure higiene pertsonalari buruzko erabakiak hartu ezina eta abar.

      Egoera hauek pairatzen dituzten pertsonen senideak edo ahaide gertuenak lehenengoak izaten ohi dira autogobernatzeko zailtasunak edo ondarea administratzeko arazoak dituzten pertsonen egoera bereziak antzematen. Ezgaitze-judiziala egoera hauen eragile diren gaixotasun edo urritasunak pairatzen dituzten pertsonak babesteko tresna da.

      Legalkin honi guztiari buruz informatuko zaitugu: noiz, zergatik eta zertarako den komenigarria ezgaitasun partziala edo osoa hala eta ezgaitze-prozesutik eratorritako ondorioak zein diren ere.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatuko ditugu eta hauek lortzeko modurik egokiena zehatz-mehatz azalduko dizugu.

      • 3
      • Ezgaitzeko demanda aurkezteko egokitasuna baloratuko dugu

        Behin kasua zehatz-mehatz ezagututa eta pertsonaren egoera fisikoa eta mentala aztertuta, demanda aurkeztuko dugu, komenigarria den mailan ezgaitzea eskatuz.

      • 4
      • Ezgaitze-deklarazioaren ondoren, bere tutorea izango da pertsona honen zaintzaz eta ondareaz arduratuko dena

        Behin pertsonaren ezgaitzea deklaratuta eta ezgaitze honen maila zehaztuta, tutorea izango den pertsonak hartuko du bere zaintzaren eta ondarearen ardura. Inbentarioa egin beharko du, urtero bere gestioen berri eman beharko du eta zenbait kontratuak egiteko baimena eskatu beharko du.

    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zure kasua gure eskutan uztea erabakitzen duzunean diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 450 eurokoa da. 
      • Beharrezkoa izango da behar den informazioa eta dokumentazioa izatea, ezgaitzea eskatuko den pertsonaren egoera fisiko eta mentala hala eta bere egoera pertsonala eta familiarra ere ezagutzeko.
      • Ezgaitze-prozesu baten prezioa haren konplexutasunaren eta interes ekonomikoaren arabera eta gaia nola konpontzen den arabera zehaztuko da.
      • Adibide gisa, gaiak zailtasun handirik ez badu, zerbitzuaren kostua 800 euro ingurukoa da.

      Edozein kasutan, nahitaezkoa izango da aurretik ikerketa bat egitea, aurrekontua pertsonalizatzeko.

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak, perituenak…
      • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.
    Ezgaiketak

    Pertsonen gaitasuna zer den eta zein arrazoiengatik muga daitekeen jakin ezazu.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte

      Krisiak eztanda egin baino lehenago, finantza-erakundeek, bezeroen poltsikoen kaltetan, trikimailu posible guztiak erabili zituzten euren mozkinak handitzeko. Zoru Klausulekin, SWAPekin edo Preferenteekin batera, bankuek “multidibisa hipotekak” bezala ezagunak direnak ere komertzializatu zituzten.

      Bezeroei produktu hauek kontratatzea komenigarria zitzaiela sineztarazteko, multidibisa hipoteketan kotizazio mailak baxuagoak zirela eta une bakoitzean dibisa komenigarriena erabili lezaketela esaten zitzaien. Atzerriko dibisen gorabeherak ezagutzeko aholkularitza izango zutela hitzematen zitzaien, hala eta dibisen aldaketari buruzko informazio guztia helaraziko zitzaiela ere.

      Alabaina, bezeroek horrelako maileguak kontratatzea lortzen zutenean, agindutako guztia ezerezean gelditzen zen. Denborak aurrera egin ahala, kuota altuagoak ordaindu behar izateaz gainera,  bankuari mailegua ituntzean adostutako kapitala baino askoz ere euro gehiagoko kapitala zor izaten zioten.

      Bankuak produktu hau eskaini zien milaka bezeroen artean baldin bazaude, jarri gurekin harremanetan. Legalkin multidibisa aukerari dagokien klausulak baliogabetzen adituak gara. Modu honetan, erreferentziazko dibisa euroa izan balitz gelditu behar litzaizuken kapitala besterik ez duzu ordaindu beharko aurrerantzean.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, soilik beheko formularioa bete behar duzu erreklamazioa hasteko. 24 ordu baino lehenago zurekin harremanetan jarriko gara. 

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko eta, bertan, aurretik eskatuko dizugun dokumentazioaren azterketaren emaitzak azalduko dizkizugu. 
      • 3
      • Auzibidetik kanpoko akordioa lortzen saiatuko gara

        Zure bankuarekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, multidibisa aukerari dagokien klausulak baliogabetzeko demanda jarriko dugu.  
      • 4
      • Zure dirua berreskuratuko duzu

        Zure erreklamazioa irabazten dugunean gure ordainsariak kobratuko ditugu. Zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko.
    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta zuk irabazi ezkero besterik ez dugu guk irabaziko. Erreklamazioaren hasieran diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 535 eurokoa da. Diru hau jaso eta berehala hasiko gara lanean. 
      • Finantza erakundea multidibisa aukerari dagokien klausulak ezabatzera eta gelditzen den kapitala murriztera zigortzen duen epaiaren kasuan, aurreko atalean ezarritako diru-kopuruaz gain, murrizketa horren %25eko diru-kopuru aldakor bat kobratuko dugu. 
      • Prozedura judiziala hasi baino lehen finantza erakundearekin akordioa lortu eta prozedura judizialik hasi behar ez balitz, Legalkiren ordainsari profesionalak 500 eurokoak izango dira, hasierako diru-kopuru finkoari gehituko zaizkionak.
      • Akordio hau behin prozedura judiziala hasita erdietsiko balitz, aurreko diru-kopuruari beste 535 euro gehiago gehituko litzaizkioke.

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Desplazamendu gastuak.
      • Beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorearenak.
      • Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutako gastuak.
    Multidibisa Hipotekak

    Zure maileguaren dibisa-aldaketari dagokien klausulak deuseztatzea posible da.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte




      Legalkin zure bizilagunekin edo jabekideen erkidegoarekin dituzun gatazka ezberdinak konpontzeko beharrezko gaikuntza eta esperientzia ditugu.

      Bizikidetzak, interes partikular kontrajarriek eta jabetza horizontala antolatzen duten arau aldakor eta nahasiek bizilagunen arteko tirabirak sortzen dituzte.

      Arrazoi ezberdinek piztu daitzakete arazo hauek, hala nola, irisgarritasun mugatuek, zaratek, baimendu gabeko edo egin beharreko obrek, gastu desberdinetako ekarpen obligazioek, berankortasunak edo akordio desberdinetarako behar diren gehiengoek.

      Zure kasua hauetako bat bada zure zalantzak argitu eta aholkularitza egokiena eskainiko dizugu, behin jabeen eta jabekideen erkidegoaren eskubideak eta betebeharrak ondo ezagututa, zure intereserako komenigarriena den erabakia har dezazun. Beharrezkoa balitz, auzibideko erreklamazio baten bideragarritasuna eta kostua aztertuko genituzke. 

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren inguruan kontsulta egin nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara. 

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitu eta helburuak finkatzeko. Horiek lortzeko modu egokiena elkarrekin adostuko dugu. 

      • 3
      • Auzibidetik kanpoko akordioa lortzen saiatuko gara

        Beste alderdiarekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, auzibidera joko dugu.

      • 4
      • Zure arazoa betiko konponduta geldituko da

        Beste alderdiak gure erreklamazioa aintzat hartzen duenean, edo epai baitek erreklamazio hori betetezera zigurtzen duenean, adostutakoaren edo epaian ezarritakoaren arabera jokatu beharko du.

    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta gure zerbitzua kontratatu nahi baduzu, funts- hornidura gisa diru kopuru bat jasoko dugu zure kasuaren defentsari ekiteko.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 300 eurokoa da. Diru hau jaso eta berehala hasiko gara lanean.
      • Beharrezkoa izango da gaiarekin lotura duten dokumentu ezberdinak aztertzea; hala nola, erkidegoaren estatutuak edo akordioak hartu zireneko aktak.
      • Beste alderdiari burofax bat bidaliko diogu, testuaren egiaztapenarekin eta jaso izanaren adierazpenarekin, zure erreklamazioa jakinarazteko eta gure eskaera berehala eta auzibidetik kanpo aintzat hartu dezan eskatzeko.
      • Akordio batera heldu ezkero,  akordioa lortzeko behar izan den negoziazioaren konplexutasunaren eta iraupenaren araberako beste zenbateko bat ere jasoko dugu.
      • Erreklamazio judizial bat aurkeztu behar badugu, gutxiengo ordainsariak kasu bakoitzara egokituko dira, epaiketa motaren, honen zailtasunaren eta dagoen interes ekonomikoaren arabera. Adibide gisa, gure ordainsariak hauek dira:
        • - Prozedura monitorioa (kuoten berankortasuna): erreklamatutako zenbatekoaren arabera, zenbateko horren %5 - %10 tartekoa.
        • -Ahozko epaiketa: erreklamatutako zenbatekoaren arabera, zenbateko horren %5 - %10, gehi 400€ epaiketa prestatzeagatik eta bertaratzeagatik.
        • - Epaiketa arrunta: zenbateko bat erreklamatzen bada, zenbateko honen %10 gutxi gorabehera, gehi 400€ epaiketa prestatzeagatik eta bertaratzeagatik.
        • Gaiare arrazoiagatik baldin bada, 1.800€

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Parte hartu behar duten beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorea, perituak…
      • Prozeduraren ondorioz sortutako gastuak ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.
    Jabetza Horizontala

    Jabekideen erkidegoan dituzun arazoak konpontzeko abokatu onenak gara.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte






      Epe motzeko obligazioek zure enpresak merkatuan jarraitu ahal izatea eragozten dute nahiz eta epe luzera bideragarria izan? Enpresaren likidazioa saihestu nahi duzu denbora gehiagorekin kontatu ahal izateko?

      Legalkin enpresaren maileguekin, kredituekin eta zor publikoekin lagunduko zaitugu. Banku-pool eta administrazio publikoekin negoziazio prozesu osoan izango gara, zorra berregituratzeko eta epe motzeko zure betebeharretan arnasbide bat lortzeko.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa bete besterik behar ez duzu. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara 

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitzeko, helburuak finkatzeko eta haiek lortzeko dugun  modua zehatz-mehatz azaltzeko. Konkurtso-bitartekaritza burutzeko beharko dugun dokumentazio guztia helaraztea eskatuko dizugu.

      • 3
      • Negoziazio prozesu bat hasiko dugu

        Zure zorraren osaera aztertu ondoren berregituraketa plana eta enpresaren bideragarritasun plana elkarrekin prestatuko ditugu. 

      • 4
      • Zorraren berregituraketa negoziatzen lagunduko zaitugu

        Azken akordioa sinatu arte zurekin izango gara.

    • Cuanto te costara

      Gure esperientziak ordainsari lehiakorrenak bermatzen ditu.

      [Gehiago irakurri]

      Hasieran, Legalkik ordainsarien %50eko funts-hornidura kobratuko du, eta gainerakoa demanda epaitegian aurkeztu aurretik ordaindu beharko da.

      Prezioa, prozesuaren konplexutasunetik eta bezeroaren interes ekonomikotik haratago, ondoko taulan ezartzen da:

      250.000 € ko pasiboa arte 3.000 €*
      500.000 € ko pasiboa arte 5.000 €*
      1.000.000 € ko pasiboa arte  7.500 €*
      2.000.000 € ko pasiboa baino gehiago  10.000 €*

      Eraikuntza-enpresa sustatzaileen kasu berezia.

      Enpresaren aktibo eta pasiboaren bolumena kontuan hartuz, enpresa-sektoreak erraz lortu dezakeena, ordainsari profesionalak 15.000 €* izango dira, goiko taulan azaltzen direnak baino gutxiago ez diren bitartean.

      *Prezio hauen barne ez daude ondokoen ordainsariak:

      Auzitegiko Prokuradorea, Konkurtsoko Administrazailea, ezta beharrezkoak izan daitezkeen beste profesionalenak; perituak, ekonomistak, eta abar.

    Enpresak - Berregituraketak eta Birfinantzaketak

    Zor sozietarioaren egitura aztertuko dugu enpresak duen arriskua ezagutzeko.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte







      Bazkideen arteko gatazkak arruntak dira enpresa guztitan. Batzuen eta besteen interesek talka egin dezakete edozein momentutan.

      Interes kontrajarri hauek bazkideen bigarren belanauldi bat enpresan sartzen denean ere jarri daitezke agrian, bazkide batzuek inplikazio handiagoa edo desberdina hartzen baitute, eta itxaropenak desberdinak baitira.

      Akordio parasozialen eta familia-protokoloen itunen bitartez, gerta daitezken gatazkei aurre harttzen lagun zaitzakegu Legalkin. Horrela, etorkizunean sortu daitezken  gorabeherek ez dute eraginik izango enpresaren funtzionamenduan, bazkide guztiek funtzionamendua hau argi eta aurredefinitua izango baitute.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa besterik ez duzu bete behar behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara. 
      • 2
      • Bezeroarekin bilera bat egingo dugu bere erakundea ezagutzeko

        Itun sozietarioak edo familia-protokoloa definitzen laguntzen dugu. 
      • 3
      • Auto tutoretzarako neurrietan aholkularitza emango dugu

        Akordioa eraginkorra egiteko neurrien erregimen bat ezarriz.
      • 4
      • Gatazka dagoenean, bitartekaritza edo arbitrajea bezalako neurri auto konpositiboen bitartez, konponbide egokiena bilatzen laguntzen dugu.

        Modu honetan, gatazkek okerrera egin ez dezaten eta enpresaren bake soziala sustatuz. 
    • Cuanto te costara

      Itun parasozialak edo familia-protokoloak ezartzeko aurrekontu bat eman aurretik enpresa ezagutuko dugu. Aurrekontu bakoitza enpresa edo familia bakoitzaren beharren arabera pertsonalizatuko da.

      Aurre-ikerketaren eta aholkularitzaren kostua 500 eurokoa izango da. Idazketa, lagundutako negoziazioa eta protokolizazioan parte hartzea aurrekontuan ezartzeko tarifa bati lotuta egongo dira.

    Itun Parasozialak eta Familia-Protokoloak

    Zure enpresa antolatu bere funtzionamendua hobetzeko.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte

       

       

       

      Legalkin Oinordetza Zuzenbidea ongi ezagutzen dugu. Esperientzia haundiko abokatuak, kontulari-banatzaileak eta testamentu-betearazleak gara. Horregatik, zure azken borondatea aplikagarri zaizun legearen arabera modu egokian zehazten lagun zaitzakegu.

      Modu berean, jaraunslea edo legatuduna bazara, jaraunspenaren banaketa prozesurako beharrezko jarraibideak azalduko dizkizugu. Banaketan laguntza emateaz ez ezik, gainera, bitartekaritza aukeren bidez gatazkei irtenbidea bilatu edo auzi bidean dagokizuna defendatzeko beharrezko esperientzia zure zerbitzura jarriko dugu. 

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure testamentuari edo oinordeko bezela dagozkizun eskubideei buruz informazioa nahi baduzu beheko formularioa bete besterik ez duzu behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin jarriko gara harremanetan. 
      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Eta gure aurrekontua helaraztearekin batera, zure beharrei hobekien egokitzen den irtenbidea elkarrekin adostuko dugu.  
      • 3
      • Emaitza egokiena eskuratzeko izapideak hasiko ditugu

        Testamentua prestatu nahiz jaraunspenaren banaketa egiteko. 

          • 4
          • Jaraunspenaren banaketaren kostu fiskalari buruz informazio osoa emango dizugu

            Zuri dagokizun zatiaren kostu ekonomikoa ezagutu eta, modu honetan, jaraunspena onartzearen egokitasuna balora dezazun.

        • Cuanto te costara

          Izaera orokor gisa gure tarifak kasu bakoitzeko proposamen zehatzetara egokituko dira, ondoko zenbatekoen arabera.

          • 50 € gehi BEZa eskainitzako laguntzaren eta notaritzan egindako sinaduretan emandako ordu bakoitzagatik. 
          • Jaraunspenaren banaketa kasuetan, bezeroari dagokion kuotaren %4a.
          • Testamentua edo jaraunspenaren banaketa inpugnatzeko prozedura judizialetan aurrekontu pertsonalizatua egingo da. 

          Zerbitzua emateko beharrezkoak diren beste profesionalen ordainsariak ez daude barne.

    Oinordetzak

    Azken borondateak dokumentu bidez adierazten lagunduko zaitugu, legeak jasotzen dituen betekizunak modu egokian betez.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte







      Legalkin ondo ezagutzen ditugu elkarren ondoko finken jabeen arteko gatazkek. Kasu askotan espezialista baten partehartzea beharrezkoa izaten da gatazka hauek modu erangikor batean konpondu ahal izateko. Beste batzutan, ordea, zortasun-eskubidearen konfigurazioari buruzko aholkularitza erabakigarria izaten da etorkizunean arazoak ez izateko.

      Zortasunpeko onibarraren edo onibar nagusiaren eskubidea norainokoa den ondo ezagutzen ez baduzu, edo zortasun-eskubide bati dagokion arazo zehatz bat baduzu, haren erabilera oztopatzen dizuelako edo zure bizilagunak bere erabileran neurria gainditu duela uste duzulako, guk lagun zaitzakegu.

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa besterik ez duzu bete behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitu eta helburuak finkatzeko. Hauek lortzeko modurik eraginkorrena ere azalduko dizugu. 

      • 3
      • Gatazka bat baldin baduzu, beste alderdiarekin adostasun bat hitzartzen saiatuko gara

        Beste alderdiarekin harremanetan jarriko gara zortasuna definitzeko eta norainokoa izango den hitzartzeko. Posible ez balitz, auzibideko erreklamazio baten bideragarritasuna aztertuko dugu.

      • 4
      • Zure jabetzaz gozatuko duzu, dagozkizun eskubide guztiekin

        Behin akordioa sinatuta edo ebazpen judiziala emanda, zure jabetzaz disfrutatu ahalko duzu, zure eskubideen eta betebeharren norainokoa ezagutuz.

    • Cuanto te costara

      Gure lehen kontsulta doakoa da, eta gure zerbitzua kontratatu nahi baduzu, funts- hornidura gisa diru kopuru bat jasoko dugu zure kasuaren defentsari ekiteko.

      [Gehiago irakurri]

      • Funts-hornidura gisa jasoko dugun diru-kopuru finkoa 450 eurokoa da. 
      • Zortasuna egon badagoela eta, hala izatekotan, norainokoa den ezagutzeko beharrezkoa den informazioa eta dokumentazioa beharko ditugu.
      • Gatazka baten konponketaren edo zortasun baten ezarpenaren edo iraungipenaren prezioak haien konplexutasunaren eta interes ekonomikoaren araberakoak hala eta gaia konpontzen den formaren araberakoa izango dira.
      • Zortasunaren norainokoa erregulatzeko beste alderdiarekin hartutako akordioaren sinadurak zailtasun berezirik ez duenean, zerbitzuaren prezioa 800 euro ingurukoa da. 
      • Auzibidera jo behar izango bagenu, kasuaren zailtasunaren arabera, gure ordainsariak 1.800 euro ingurukoak dira.

      Hala ere, aurretiko ikerketa bat beharrezkoa izango da aurrekontua pertsonalizatzeko. 

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Parte hartu behar dezaketen beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradoreak, perituak…
      • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.
    Zortasunak

    Zortasuna zer den eta zein ondorio ekar ditzakeen jakin ezazu.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte





      Legalkin zorren ordainketa judizialki erreklamatzen adituak gara.  Berankorrak bidean jarri dituen defentsa legaleko teknika desberdinak saihestuko ditugu,  erreklamazio judiziala azken ondorioetaraino eramanez.

      Ordaindugabeen poltsa modu egokian kudeatzen lagunduko zaitugu, modu honetan enpresaren arriskuak txikitzeko.

       

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Ordainketarik egin nahi ez duen zordunik baduzu, bete ezazu gure formularioa. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara. 
      • 2
      • Zure kasua konpromisorik gabe aztertuko dugu

        Eta gure aurrekontua bidaltzeaz gain, zure beharretara hobekien egokitzen den irtenbidea elkarrekin aztertuko dugu. 
      • 3
      • Zorra kobratzeko izapide guztiak hasiko ditugu

        Lehenbailehen, kobrantza gehiago ez atzeratzeko.
      • 4
      • Ordaindugabeko fakturen BEZa berreskuratzen lagunduko zaitugu.

        Kobratu ez duzun zerga baten ordainketari aurre egin behar ez izateko.

    • Cuanto te costara

      Gure tarifak kasu bakoitzeko proposamen espezifikoetara egokituak izango dira, gutxieneko 500 € + BEZ kostuarekin eta lortutako emaitzaren ehuneko baten gehikuntzarekin.

      Beste profesionalen ordainsariak ez daude barne. 

    Zorren Auzi Bideko Erreklamazioa

    Zor dizkizuten zenbatekoak berreskuratu.

  • Informazio gehigarria
    • En que podemos ayudarte

       

       

      Enpresa eraikitzaile askok, ezarritako gutxiengo legalei iskin egin eta eraikuntzen kalitatea murrizten dute maiz.

      Erosi berri duzun etxebizitzara sartu eta denbora gutxira, eraikuntzan erabilitako baliabideen gauzatze txarrak eta materialen kalitate baxuak arazo desberdinak sortzen dituztela jabetzen zara: ura sartzea, zaraten transmisioa, behar den bezala funtzionatzen ez duten instalazioak, eta abar.

      Zure kasua hau bada, Legalkin akats hauek detektatzen eta etxebizitzaren eraikuntzan ardura duten agenteek  euren erantzukizuna bere gain hartu dezaten lagunduko zaitugu.

      Behar izanez gero, erreklamazio judizial baten bideragarritasuna eta kostua aztertuko dugu, akats hauek berehala konpon ditzaten.

       

    • Como lo haremos
      • 1
      • Formularioa bete

        Zure kasuaren ardura eman nahi badiguzu, beheko formularioa betebete besterik ez duzu egin behar. 24 ordu baino gutxiagotan zurekin harremanetan jarriko gara.

      • 2
      • Zure kasua aztertuko dugu konpromisorik gabe

        Lehen bilera bat egingo dugu zure zalantzak argitu eta helburuak finkatzeko. Helburu hauek lortzeko modurik onena zein den azalduko dizugu. 

      • 3
      • Auzibidetik kanpoko akordioa lortzen saiatuko gara

        Enpresa eraikitzailearekin harremanetan jarriko gara zure kasua adostasunaren bidetik konpontzen saiatzeko. Gure eskaera aintzat ez hartzekotan, demanda judiziala aurkeztuko dugu.

      • 4
      • Beharrezko konponketak egingo dituzte 

      • Enpresa etxegileak gure erreklamazioa aintzat hartzen duenean, edo horretara judizialki zigortuta dagoenean, beharrezko konponketak egin beharko ditu. 
    • Cuanto te costara

      Erreklamazioaren hasieran 450 euroko diru-kopuru finko bat jasoko dugu funts-hornidura gisa. Diru horrekin zure kasuaren defentsari ekingo diogu.

      [Gehiago irakurri]

      Akatsaren tamaina zein jatorria identifikatzeko eta eraikuntza-akatsak sortu dituzten arrazoien konponketa baloratzeko, beharrezkoa izango da peritu-txosten bat izatea.   

      Txosten hori tekniko aditu batek egin beharko du (arkitekto teknikoa edo gainekoa) eta txostena egin aurretik horren aurrekontua eskatuko diogu.

      Enpresa eraikitzailearekin akordio batera iritsiko bagina, konponketaren balioaren %2ko zenbateko aldakor bat jasoko du Legalkik. Zenbateko honetan, funts-hornidura prezioaren barne dago.

      Erreklamazio baten gutxieneko zenbatekoa 800 eurokoa izango da.

      Enpresa eraikitzailearen kontra demanda judizial bat aurkeztu beharko bagenu, gure ordainsari profesionalak erreklamatutako konponketen balioaren %10ekoak izango dira, 1.500 euroko gutxiengo zenbatekoarekin .

      * Kopuru hauen barne EZ daude:

      • Dagokion B.E.Z.a.
      • Parte hartu behar duten beste profesionalen ordainsariak; adibidez, prokuradorea, perituak…
      • Prozeduraren ondorioz sortutako gastu ez-ohikoak, edo Lurralde Entzutegi edo Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu beharreko helegiteengatik sortutakoak.
    Eraikuntza-Akatsak

    Enpresa eraikitzailearen eta eraikuntzaren gainerako agenteen obligazioak ezagut itzazu.

nola egiten dugu

consulta a tu abogado gratis

Zure egoera kontatuko diguzu

Zerbitzu bakoitzaren kontaktu-formularioen bitartez edo websitaren kontaktu orokorrean zure egoeraren berri emaiguzu. Zure eskaera jaso izanaren baieztapena jasoko duzu jarraian eta, 24 ordu baino gutxiagotan, Legalkiko aditu bat zurekin jarriko da harremanetan.

Elkar ezagutuko dugu

Lehenengo elkarrizketa telefonikoa eta gero guztiz doakoa den lehen bilera batera gonbidatuko zaitugu. Zure kasuari buruz xehetasunez eta lasaitasunez hitz egingo dugu zuregatik zer egin dezakegun zehazteko. Soluziobide ezberdinak aztertuko ditugu eta, zure gustukoak baldin bagara, finkatutako helburuak elkarrekin lortzeko bide egokiena zein den adostuko dugu.

Legalkin alta emango zaitugu

Gure kudeaketa-sisteman alta emango zaitugu. Bezeroen Arean sartzeko erabiltzaile eta pasahitza propioak izango dituzu. Lehen aldiz sartzen zarenean zure kasuaren oinarrizko informazioa eta zure lehenbiziko bileraren akta, helburuen dokumentua edo ekintza-plana ere jasota ikusiko dituzu. Hortik aurrera, gure jarduera osoa tresna honen bitartez jakinaraziko dizugu: dokumentazio berria, informazioaren eguneratzea, eta abar. Gardenak izango gara denbora guztian eta ez dugu ezer ezkutuan mantenduko.

Une oro mantenduko zaitugu informatua

Gure bezeroa beti informatuta nahi dugu izan. Legalkin konfiantza jartzen duten pertsona guztiek esperientzia egokia izatea funtsezkoa da guretzat. Gogor egingo dugu lan zuretzat eta denbora guztian izango duzu gure jardueren berri alderdi teknikoenak ahalik eta modu didaktikoenean azalduz. Garrantzitsuena finkatutako helburuak lortzea izan arren, gure lana noiz eta nola egiten dugun zuri ikusaraztea ere oinarrizkoa da gure sisteman. Elkarrekin egingo dugu bide osoa.

Zoru klausuletan adituak gara

Gainetik ordaindutakoa berreskuratzen lagunduko zaitugu.

Gurekin harremanetan jar zaitez guztiz doakoa den kontsulta baterako.

Gure Taldea Ezagutu

joseba salegi

Joseba Salegi

Bankuak

Nire lehentasuna: kontsumitzaileen eskubideak babestea azken urteetan burutu diren finantza-abusuen aurrean

rafael dueñas

Rafael Dueñas

Enpresak

Nire helburua: enpresa esparruko arriskuak saihestea egungo momentuak eskatzen dituen goi mailako ezagutzen bidetik                  

manuel soto

Manuel Soto

Etxebizitza, Delituak eta Familia

Zorroztasuna eta profesionaltasuna etxebizitza, familia eta zigor arloko legezko aholkularitzan 

Lehen kontsulta doan

Jarri harremanetan eta zure kasuaren inguruan hitz egingo dugu. 


Harremanetan jarri

EGUNEKO GAIAK

Los Bancos Continúan Tratando de Moderar sus Intereses de Demora Abusivos para Ajustarlos a la Legislación Vigente. Y Siguen Perdiendo.
Los Bancos Continúan Tratando de Moderar sus Intereses de Demora Abusivos para Ajustarlos a la Legislación Vigente. Y Siguen Perdiendo.
by Joseba Salegi | 28 Jul,2016
Joseba Salegi

Hoy hemos conocido el auto por el que el Juzgado de primera Instancia número 5 de Donostia estima nuestras alegaciones y concluye que unos intereses de demora que han sido declarados nulos por abu

Forma de Obtención de las Distintas Mayorías Requeridas para la Adopción de Acuerdos en Comunidades de Propietarios
Forma de Obtención de las Distintas Mayorías Requeridas para la Adopción de Acuerdos en Comunidades de Propietarios
by Manuel Soto | 14 Jul,2016
Manuel Soto

Las comunidades de propietarios toman decisiones a través de los acuerdos adoptados en las juntas de propietarios. Sin embargo, en la toma de cualquier acuerdo, es preceptiva la obtención de una

Comentarios al Dictamen del Abogado General del TJUE sobre los Efectos de la Nulidad de las Cláusulas Suelo
Comentarios al Dictamen del Abogado General del TJUE sobre los Efectos de la Nulidad de las Cláusulas Suelo
by Joseba Salegi | 13 Jul,2016
Joseba Salegi

Hoy se han hecho por fin públicas las conclusiones del Abogado General del TJUE sobre las cuestiones planteadas por el Juzgado de lo Mercantil n.º 1 de Granada y la Audiencia Provincial de Alican

  • "Zerbitzu juridikoak 
    eskaintzeko modu berri bat"

    Harremana

    • Garibai Kalea, 34, 1. D, 20004 Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa)
    • 943 05 59 08

    Ordutegia

    Jarri gurekin harremanetan astelehenetik ostiralera 9:00tatik 20:00ak arte

    LEHENENGO KONTSULTA DOAN